2017ko hogeita seigarren astea (Txiorik Onenak)
2017ko hogeita seigarren astea (Txiorik Onenak)
Urteko 26. astea atzean utzi eta uztailean sartu gara, zazpi txioko sorta berri batekin.
Jorratutako gaien artean, betiko batzuk, itzulpenak, AHT edo euskara, esate baterako. Baita bitxikeria batzuk ere, aireportuko bakegileen logotipoa edo gitarra armatua, kasurako.
Joan den astekoen artean, Ikerrek (edo @barnetx txiolariak) botatako txioa izan da arrakasta gehien izan duena, doi-doi Maite Ubiriarenari gailendu zaiona. Meritua, egia esanda, Zarautzeko pareta pintatu zuen graffitigilearena da, zalantza barik.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Hau Cesar Lopez kolonbiarra da eta eskuan daukanari "escopetarra" deitzen dio. Hemen bitan pentsatuko zuen izen hori jarri aurretik pic.twitter.com/kMgpCJXeAP
— Gorka Bereziartua (@boligorria) June 27, 2017
Abiadura Handiko Trenarena gero eta fantasia handiagoa da, eta ez bereziki sexuala.
— Rikardo Arregi (@rikarregi) June 28, 2017
Zaragozako aireportuko kafetegiaren logoa ? pic.twitter.com/vU7MiXET0N
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) June 29, 2017
Kokoteraino futbolean, esku pelotan edo saskibaloian jolasten duten profesionalez. #FundamentuEskasa
— Gari Garaialde (@GariGaraialde) June 29, 2017
Itzulpenera jo gabe #Iruñea pic.twitter.com/u4FQcuoFXQ
— Iñigo Aranbarri (@inhigoaranbarri) July 1, 2017
Seme-alaben auzo-lotsaren kontra, edozeini euskaraz egitearen arrakasta txikiak. Gaur 2-0. Kale-saltzailea eta zirkoko azafata.
— Oier Araolaza (@oaraolaza) July 2, 2017
Adela saiatua da#euskara #Intxaurrondo pic.twitter.com/JmqxExbyJQ
— karmen zabaleta (@kazabaleta) July 2, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Bikaina. Zarautzen ikusitako graffitia. pic.twitter.com/R6l8qyAbSJ
— Iker (@barnetx) June 20, 2017