2017ko hogeigarren astea (Txiorik Onenak)
2017ko hogeigarren astea (Txiorik Onenak)
Urteko hogeigarren astea ere joan zaigu jada, zazpi txioko sortarekin laburtu dugun hauxe.
Jorratu diren gaien artean, justizia, kirola, heziketa, ekonomia, azpiegiturak eta euskara, edo beste modu batera esanda, Altsasuko gazteak, zainketarako kamerak, futboleko porteriak, Abiadura Handiko Trena eta irakasleak, euskal literatura, magoen kapelak eta haurren heziketa.
Joan den asteko sortatik, Imanol Epeldek txiokatutakoa bozkatu duzue gehien, guk espero baino alde nabarmenagoarekin, gure arbaso gihartsuengan arreta jartzen duen horixe.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
200 egun daramatzate preso Altsasuko gazteek. GALeko sortzaile Barrionuevok baino gehiago dagoeneko #zuzenbideEstatuHau
— lander garro (@landergarro) May 16, 2017
Zaindu gorroto duzun hori. pic.twitter.com/rCqMUvNXrj
— amildegitik (@amildegitik) May 17, 2017
Nola zen Forum Sport-en eslogan parafraseatu hura? A bai, "Kirolak aske egingo zaituzte". pic.twitter.com/At7GCayEyk
— Iñigo Aranbarri (@inhigoaranbarri) May 17, 2017
Erkorekak errealismoa eskatu die eskoletako langileei. Baina AHT egitea oso errealista iruditzen zaio! Limusina
— leire narbaiza arizm (@txargain) May 17, 2017
Euskararen alde egiteko literatura idaztea, osasunarentzat ona delako larrutan egitea da.
— xabier gantzarain (@gantzarain) May 17, 2017
Mago 1ek kriston xoua Leioako #UmoreAzoka2017 n eta amaieran kapela pasatu.Jendetza bildu ta bat-batean gixajoak:¡Se pone,no se saca!Leioa ?
— Ana I. Morales (@AnaisNi) May 19, 2017
-Zure eskolan atzerritarrik badago?
-Ez, nire eskolan haurrik besterik ez dago. pic.twitter.com/4RQ0z17IG9— Amets Badiola Rubio (@ametsbadiola) May 20, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Euskaldunak gimnasiotik gatoz, ez Ekainberritik. pic.twitter.com/HvNmDWYDcl
— Imanol Epelde Pagola (@27zapata) May 9, 2017