2017ko hamaikagarren astea (Txiorik Onenak)
2017ko hamaikagarren astea (Txiorik Onenak)
Urteko hamaikagarren asteak udaberriaren atarian utzi gaitu. Gaur aurkezgai dugun zazpi txioko sorta martxoaren 15etik 18ra bitartean izan da txiokatua.
Jorratu diren gaien artean dira euskara, osakidetzan eta Nafarroan; unibertsitateko istiluak, ETAren armagabetzearen iragarpena eta kontu barregarri bat edo beste, Txetx handia edo Ertzaintzaren urazpiko ibilgailuak tarteko direla.
Joan den asteko txio sortatik @Nertxi erabiltzailearen txioa izan zen bozkatuena, Sestaoko `ikurriñei´ esker. Lehia handia izan du, azken momentura arte, @Enekogara txiolariarekin.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
"Zer nahiago: mediku ona ala euskalduna?" galdetzen dutenek ezin dute ulertu amari nola argitu zaion begia medikuak euskaraz agurtu duenean
— mikel elosegi (@Mikelelosegiazp) March 15, 2017
Ertzaintza itsas salbamendurako modelo berria probatzen… ??? pic.twitter.com/DEOmJZR35W
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) March 16, 2017
Aizue, ba amaiera polita litzateke komunikatua Korrikako lekukoaren barruan balego eta apirilaren 9an irakurriko balute guztion aurrean…
— Samara Velte (@samaravelte) March 17, 2017
Gaurko gazteen patua: Presio asko, federik ez… @upvehu pic.twitter.com/VMz3GNoGK5
— mario zubiaga (@zuribia) March 17, 2017
Hiztunak alde 1era utzita, navarristek anitz maite dute euskara, administrazioan, kalean, komunikabideetan, eskolan & lantokietan izan ezik
— Santi Leoné (@ororostorm) March 18, 2017
#ETAarmagabetzea Gaur justu hiru hilabete txiokatua berresten dut: gizarte zibilaren garaia da. Herrigintza letra larriz. https://t.co/nwC97aX5ux
— lorea agirre (@katuajea) March 18, 2017
Aretotik atera da une batez Txetx Etxeberri, eta kamera askok inguratu dute. "Komunera joateko atera naiz, ez prentsaurrekoa emateko"
— Enekoitz Esnaola (@EnekoitzEsnaola) March 18, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Sestao, Daltonia pic.twitter.com/oY5HABT74z
— Nertxi (@Nertxi) March 5, 2017