2017ko hamahirugarren astea (Txiorik Onenak)
2017ko hamahirugarren astea (Txiorik Onenak)
Urteko hamahirugarren astea da joan berri zaigun hauxe, guk ohi bezala zazpi txioko sorta batean laburtu gura izan duguna.
Asteko sortan gutxi dira jorratzen diren gaiak, edo gurago baduzue, gai bakarra da nagusi, ikuspuntu ezberdinekin emana. Adierazpen askatasuna eta Egia auzoko hizkuntza gutxituen mapa ezabaketaz gain, ditxosozko hizkuntza inposaketaren salaketa. Gainontzean, Korrika eta Korrika, ez dugu besterik. Korrika, ardotan hasi eta ortzadarrak zerumuga argitu arte.
Joan den asteko txioen artean, berriz, Idoia Torregaraik, hau da @Bootxo, txiokat zuena izan duzue gustukoena, akaso poesia eta seme-alabak nahastu, edo haurren poesia aipatzen zuelako.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
"Aizu Pello! Begira ezazu #adierazpenaskatasuna ba ote daukagun". pic.twitter.com/kg4CLpoLjc
— Martin Kitto (@martin_kitto) March 29, 2017
2017/03/30
Ez da euskararen inposaketaren arrastorik somatzen. Oraindik errezagoa da egunerokoa gazteleraz egitea euskaraz baino. Ea bihar.
— Seriosky (@Lupilakasta) March 30, 2017
Euskara ikastera ez ezik, kirola egitera ere behartzen gaituzte #Korrika
— Santi Leoné (@ororostorm) March 30, 2017
'Ardoa bai euskara ere bai' Arabar Errioxako gazteen aldarria, ona! #korrika pic.twitter.com/MnD5Etnguu
— Irati Iciar (@IratiIciar) March 30, 2017
Euskara erabiltzea da gakoa, argi dago, baina ez gutxietsi erdal inguruneetan Korrika bezalakoek jarreretan duten eragina.
— Iñaki Larrañaga (@InakiLarra) March 30, 2017
Hizkuntza txikiak ezabatu dituzte Donostiako hiri-dekoraziotik. Zara, Druni eta McDonalds-ek ez dute distrakziorik nahi. pic.twitter.com/kqscZxeadW
— Peio Galvez (@Peioxabier) March 31, 2017
Irudi hau poesia hutsa da#Korrika.ren majia #Nafarroa.n pic.twitter.com/JKjGfLklRq
— Nora Barroso (@axala_n) March 31, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Etxeko txikiei poesia zer den galdetu diet, eta hauxe erabaki dute: "puskatutako ipuin bat da".
Eta poesia
egin
dutela
iruditu zait.— Idoia Torregarai (@bootxo) March 21, 2017