2017ko hamabosgarren astea (Txiorik Onenak)
2017ko hamabosgarren astea (Txiorik Onenak)
Urteko 15. astea da joan berri zaiguna, Txargain txiolariak idatzi zuenez, herriak eta Twitter uzten dituena; Aste Santua. Alta, aste honek beti uzten du txio xelebre edo irudi bitxiren bat, baita aurton ere, zazpiko sorta honetan ikusiko duzuenez.
Jorratzen diren gaien artean, Aste Santua da hain zuzen ere nagusi, alde askotatik begiratuta. Oporrak, Kristoren berpiztea, Aberri Eguna, edo sinismen kontuak. Aparte, lapurrak, suhiltzaileak eta dantzarik ere batu zaizkigu ospakizunetara.
Joan den asteari dagokionez, txapeldunetan txapeldunenaren itzulera izan dugu, aspaldiko partez @martin_kittoren txio bat hautatu eta berau izan baita bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Gure erakunde super bakezaleak armak zaindu nahi ez zituen suhiltzailea zigortu nahi du https://t.co/ZxCD0pUDWo
— Eneko Fernandez (@enekogara) April 11, 2017
Nola azalduko die zientzia irakasleak bere ikasleei zergatik dituzten oporrak aste honetan? #GalderaSerioa
— IMANOL MAGRO (@Imagreto) April 13, 2017
24 ordutara ziurtatu dezaket: Valencia-camper-park euskararen arnasgune bat da. #euskaldunakmunduan
— Ainhoa Latatu (@tatutxiki) April 15, 2017
Neskek emandako pausuarekin, orain bai, herri bat dantzan #BolantEguna #Luzaide pic.twitter.com/52ginj47yC
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) April 16, 2017
Ba irekia izateko kriston antza du espainiapeko autonomia erkidego batekin. #kasualities pic.twitter.com/KwjD7HNvBI
— txerren (@txerren) April 16, 2017
-Zer moduz lanean?
+Egun hauetan primeran! Jendeak une oro non dagoen esaten dit.
Esan zion lapur 1ek beste 1i.#MikroIpuina— Nestor Esteban (@NEScaloni) April 16, 2017
@itsaslapurra Kopon. Gasteizen ere. #resurrection pic.twitter.com/nPGnoS1YWg
— OscarKorresLarrauri (@OscarKorres) 2017(e)ko apirilak 16
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Espero dut Espainiako estatuak laster egitea francogabetze ekitaldi bat, eta diktadorearen omenezko ikurrak entregatzea. #EsanBeharNuen
— Martin Kitto (@martin_kitto) April 9, 2017