2017ko berrogeita bederatzigarren astea (Txiorik Onenak)
2017ko berrogeita bederatzigarren astea (Txiorik Onenak) –
Urteko 49. astea, joan berri zaiguna, ohi bezala zazpi txioko sorta batean laburtua.
Gaien artean, Durangoko Azoka eta Pariseko elkarretaratzea dira nagusi, baina txakurrek, txerriek, ziklogenesiek eta bestek ere izan dute tokia txioetan.
Joan den astekoei dagokienez, bozkatuena Irene Arraratsek idatzitako txioa izan da.
.
Azaleko galeperra Guérin Nicolasen argazki bat da, Txoriak.eus ataritik jasoa.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Mixel Berhokoirigoin @euskadi_irratia n: "unibertsaltasuna, lokalki deklinatzen da". Zein argigarriak beti bere hitzak. @Artisans_Paix
— Ainara Lasa (@ainariss) December 5, 2017
Franco garaian zensurak ez zituen denak ikusten, antza pic.twitter.com/8EqZE51pr2
— Jota Musikorta (@JotaMusikorta) December 6, 2017
Arrebaren txakurra nire kargu… biak aurrez aurre:
Nik: Ia ba, zer afaldu nahi duzu?
Txakurrak: Filet mignon sagar ohetxoan karamelizatutako kipularekin!
Nik: Lastima hitz egiten ez jakitea!
Txakurrak: Badakit!
Nik: Hortxe duzu pentsua! pic.twitter.com/aZ1fPBxPK2— Xegun Altolagirre (@xenekan) December 7, 2017
Gaur Parisen Bilbon baino euskera gehiago entzuten da
— Oihana Bartra (@OihanaBartra) December 8, 2017
atzo entzuna: arriskutsua da liburuak erostea, gero irakurri egin behar dira. #52DA #SormenarenLurraldeaDa
— Eneko Sagardoy (@esagardoy) December 9, 2017
Ezer erosteko asmorik gabe baldin bazatoz ere beti zerbaitekin etxera bueltan… eta hori Durangon badakite… Zor onak denei! ? #52DA #SormenarenLurraldeaDa pic.twitter.com/e2v5LucmtX
— Aiora (@probatxoa) December 9, 2017
ZIKLO G
E
N
S I A
E— Josu Goiko (@josu_goiko) December 10, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Lehen, ‘habla en cristiano’; orain, sofistikatuago, ‘si hablas en euskera me excluyes’. Eta horrela, galdu arte, eta, orduan, ‘bakea’.
— Irene Arrarats (@ulaiar) 2017(e)ko abenduak 1
Ostia! Aste hontako txioak bikanak dittuk ezta?
Gehienek irriparra atera zidatek!
Hummm! Zaila bat aukeratzea.