Txinparta filosofia

Txinparta prozesua >>> Euskal Herriko filosofia zaleen sarea sortzeko autoeratze prozesua, 2025ko Udaberriaren hasierarekin batera abiatu da. Urte beteko prozesua izango da, eta zabaltze-hedatze dinamika progresiboa garatzea da asmoa. Auto-eraketa prozesua izango da, gure herrian azken mendeetan ohikoa izan den autoeraketa taupadari jarraituz. Logika autoeratzailea irekia, parte-hartzaile eta koordinatua da. Proiektuaren oinarriekin bat egiten duen edozein pertsona bere ekarpena egin dezake era autonomo eta deszentralizatu batean.