Urrezko Danborra (inkesta)
Urrezko danborra
Eta zuk, nori emango zenioke Urrezko Danborra?
Donostiak “hiriaren irudia hedatzeagatik edota saritutakoaren merezimendu profesionalengatik, pertsona edo erakunde bati” urtero ematen duen ditxosozko sariak kalapita eragin du aurten ere, inori ez ematea erabaki den arte. Gauzak horrela, turismo bulegoa, tabernarien erakundea eta Udala alde batera utzi eta zuzenean zeuri galdetu nahi dizugu asteon, San Sebastian bezperan nori emango zeniokeen saria.
- Ernesto Gascori edo Denis Itxasori. Batak besteari emango lioke saria (eta buelta), aurreztearren, beste edonor sarituta ere argazkian aterako bailirateke bi politikariak.
- Richard Oriberi edo Maialen Chorrauti. Urretik urrera, Olinpiadetako balentriengatik. Kirolak jendartean duen garrantzia ikusirik, herritarrek ondo ikusiko luketen saria, seguruenera.
- Amaia Montero edo Mikel Erentxuni. Lehena izendatuen artean zen, bigarrena, musikaria hau ere, sinestu ezinik egongo da nolatan oraindik ez.
- Pako Etxeberriari edo Alicia Amatriaini. Forensea bata eta dantzaria bestea, biak izendatuak eta biak ala biak herritarrek estimatuak.
- Rebeca Linares edo Hansel Cerezari. Lehena saritzeko Facebook taldea ere sortu zen bere garaian; porno izarrak beste `sutu´ zituen donostiarrak lehenak, Kultur Hiriburutzaren irekiera ekitaldian.
- Ana Malagonek iradoki zuen bezala, “telefono listinekoen arteko zozketa batetik”, herritar anonimoari. Eta zergatik ez?
2017ko Urrezko Danborra, nor?
Gizarteari bere lana eskeibtzeagatik eta memoria historikoari baligartitasuna emateagatik