Txio Onena (urteko 34. astea)
Txio Onena (urteko 34. astea)
Abuztua bukatu eta urteko 34. astean sartuta, zazpi txioko sorta berri bat dakarkizuegu.
Asteon oraindik ere udako festen ondarren bat gelditu zaigu gaien artean, edalontzi bilduma edo Don Diegori ihes egindako puxikak izan. Goxokiak ere jan ditugu, bizikletan ibili gara eta iraganari begiratu diogu, ezetz ezetz da esateko edo… ongi etorria egiteko!
Pasa den asteko sortatik Jozulinen txioa izan zen bozkatuena eta, beraz, txapelduna. Ea zazpikote honetan gustukoren bat aurkitzen duzuen.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Asteburua dator eta gure #PokemonGo arekin jarraitzeko ordua! "Hazte con todos!" pic.twitter.com/PE31Xlgr2N
— Haritz Pascual (@haritzpg) August 25, 2016
Esango nuke baten bat saltzeko globo barik geratu dala? #astenagusia pic.twitter.com/T4YMxBphxA
— Marijo D. H. (@desplazatua) August 26, 2016
Bi mila urte daramagu esaten #ezetzezetzda pic.twitter.com/1z56PeHw2y
— Natalia gardeazabal (@ngarde67) August 26, 2016
Txutxe-dendetako langileak matematiketan onenak.
— Iokin Elortza (@iokin_elortza) August 30, 2016
Euskaldunok kurtsiban bizi gara. Kaletik makur ibilean pic.twitter.com/eTtqotGVz9
— Oier Aranzabal (@oaranzabal) August 31, 2016
@zuzeu Txio onena? Gainditu hau! pic.twitter.com/JfX8PEH41Q
— Inasito (@Inasito1) August 31, 2016
Galdetzen hasita, zergatik protesta Espainiako Vuelta EHtik pasatuko delako, eta ez astero EHn jokatzen diren Espainiako futbol ligengatik?
— Enekoitz Esnaola (@EnekoitzEsnaola) August 31, 2016
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
–Ergatibo bat ahaztu du, tia!
–Zer diozu, tia!
–Entzuten duzuna, tia!
–Ze fuerrrrrrtea, tia!
–Jo, baietz, tia! pic.twitter.com/ltXXJ1AsjJ— Jozulin.eus ||*|| (@jozulin) August 17, 2016