Txio Onena (urteko 52. astea)
Txio Onena (urteko 52. astea)
Urteko azken asteko txioak apur bat atzeratu eta 2017ko lehenak ere sartu ditugu zorrora; aurreko astean bezala, zortzikotea osatu dugu asteon ere.
Txiolarien artean, jada aspaldiko lagun ditugun batzuk. Gaien artean, Urte Berria eta Getariako balea, Euskal futbol selekzioa eta Urkullugailua, txurreriak eta patriarkatua…
Joan den asteko sortatik, berriz, Zarauzko jaiotzan jazotako pasadizoa jasotzen duen txioa begitandu zaizue azpimagarriena, @barnetx erabiltzaileak txiokatutakoa. Ea aste honetakoez zer diozuen…
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Txerritokietan, sekulako gatazka dago.
Batzuk "Urte txerri on" esaten ari dira.
Beste batzuk "Urde berri on". #EuskalTxerrianGaude— Martin Kitto (@martin_kitto) December 30, 2015
Euskal futbol selekzioa ofiziala izango da euskal estatua sortzen bada.
Gainontzekoa, biribilgunean bueltaka ibiltzea.
— Iñaki Larrañaga (@InakiLarra) December 30, 2016
Amalanak kale osoan, aita semeak tabernan daude. pic.twitter.com/9wO1kPEsW6
— Seriosky (@Lupilakasta) January 1, 2017
Eguberrietan liburu denda batean sartzen naizelarik, nahiago nuke Olentzero eta Errege Magoak gurasoak ez balira
— Santi Leoné (@ororostorm) January 2, 2017
Hor daude txurreroak, zain… pic.twitter.com/ugiRCCkNsy
— Jabi Zabala (@sarean) January 3, 2017
Ze pena Urkullugailuan grabatu barik geratu diren sugarrezko amodio hitzak
— Ana I. Morales (@AnaisNi) January 3, 2017
Patriarkatuak agintzen duelako, beti… pic.twitter.com/Zr1Z9HSsSk
— Pilon (@pmendibil) January 2, 2017
Bost tuitero joan ziran, Iphone banarekin #baleagetarian
— Nora Olazabal (@noratxo10) January 2, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Zarauzko jaiotzan, gaur:
[alaba]: Ama, begira! Tximeleta bat!
[ama]: Ez, maitea. Hori aingeru bat da…— Iker (@barnetx) December 24, 2016