Txio Onena (urteko 47. astea)
Txio Onena (urteko 47. astea)
Urteko 47. astea zazpi txioko sortatxo batean laburtzen saiatu gara, astero legez.
Aste honetakoen artean, gainera, bitan erabili dugu argazki bera (bertsio ezberdinetan), merezi duelakoan. Gaiei dagokionez, kasik denetarik dugu honakoan ere: Sarri eta Fidelen Kuba, euskal sukaldariak, Urkulluren aginte-makila hartzea, Donostiako zezenketak, argazkietako emakume eta euskaldunak eta, ergatiboa!; galdera eta zalantza ugari tartean.
Joan den asteko sortatik Blanca Urgellek Altsasuko gertaerei buruz txiokatu zuena aukeratu zenuten bikainena legez.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
–Aber, nork zekien Sarri Kuban zegoela? pic.twitter.com/41XShTHXAW
— Jozulin.eus (@jozulin) November 21, 2016
Euskal sukaldariengandik ikasi beharreko lezioa: kode irekia (errezetetan) eta kolaborazioa. @jsmanrique #LibreCon
— Gari Araolaza (@garaolaza) November 23, 2016
Gaurko zinta @berria n, nire apostua: pic.twitter.com/HTPeiwprls
— P.Huarte Larraburu (@zaldieroa) November 24, 2016
edozein argazkitan, edozein pertsona multzotan emakume kopurua kontatzen zuen. Eta euskaldunena. Esperantza beti zapuzten zitzaion #365ipuin
— leire narbaiza arizm (@txargain) November 24, 2016
Ze lotsa Donostiak, nire hiriak, sari hau ematea pic.twitter.com/igeLcyyOIk
— Luistxo Fernandez (@luistxo) November 26, 2016
Ez dago munduan arazo etiko/ideologikorik eragiten ez didan lider politikorik. Lasai jarraitzeko moduko norbait. Ez zait okurritzen. Zuei?
— Ana Malagon Zaldua (@samuraitasuna) November 26, 2016
Nor uste du ergatiboa debekatu behar dela? pic.twitter.com/cvOawOJMq7
— Xabi Zalbide (@xalbide) November 21, 2016
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Ez dakit zer gertatu zen #Altsasun, baina badakit zerbait: Espainia zoroak jota dago, eta ez da sendabiderik ikusten inondik
— Blanca Urgell (@b_urgell) November 14, 2016