Teknopatometroa: oporrak online ala offline? (2013)

Bi urte dira jada azkenengoz galdetu nizuenetik oporretan online ala offline ibiltzen ote zareten, eta uste dut datua eguneratzeko ordua iritsi dela. Gauzak asko aldatu dira galdera lehenengoz egin nizuenetik, 2009an. Orduan sakelakoaren bidezko konexioa bere hastapenetan zegoen eta oso-oso garestia zen… Orain berriz, esango nuke kristo guztiak daramala 3Ga poltsikoan…

Enfin, sartu eta erantzun, mesedez: kanpora bazoazte, nola pasatu(ko) dituzue oporrak, online ala offline?

Oporrak, online ala offline? (2013)

    • Online, 3G konexioa eta guzti. Ezin naiz offline bizi!!!
    • Online (WiFi publikorik aurkituz gero behintzat)
    • Guztiz offline. Oporrak deskonektatzeko dira.
    • Offline, aukera izanez gero ku-kutxo arin bat eginda.
    • Offline, tartean behin ziberkafetik di-da konexioa eginez.

Bozkatu!

3 pentsamendu “Teknopatometroa: oporrak online ala offline? (2013)”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2013-08-05 11:21

    Ni izan naiz oporretan jada, eta online ibili naiz; 3G konexio eta guzi. Ez dut esango egun guzia zintzilik pasa dudanik, baina egunero sartu naiz, bitan gutxienez, korreoa begiratu eta bi gauzatxo egitera.
    Badakit horri ‘opor’ deitzea zail egingo zaiela batzueri, baina daukadan lanari ‘lan’ deitzea ere kostatzen zaienez…

  • Niri geroz eta gehiago kostatzen zait deskonektatzea…
    Bada marka.