Lorea Agirre eta Hasier Etxeberria XXI. mendeko abertzaletasunaz (bideoa)
Lorea Agirre eta Hasier Etxeberria XXI. mendeko abertzaletasunaz (bideoa)
“XXI. mendeko abertzaletasunaz”, EHUko Udako Ikastaroari Hasier Etxeberriak eta Lorea Agirrek egin zioten sarrera, antzolatzaile ziren Jakin aldizkariaren eta ZUZEU orainkariaren izenean, ikusgai duzue jada bideoan.
.
Hasier Etxeberria:
“Hizkuntza eta nortasunean oinarritu dute askok beren nortasun politikoa, baina batzuen ustez ez dira zutabe aski; abertzaletasuna independentismo bihurtu behar da. Hitz asko erabiltzen ditugula dio Etxeberriak, baina kontzeptuei esanahia eman eta zorroztea falta zaigula. Horretarako da ikastaroa”.
.
Lorea Agirre:
“Globalizazioaren eta uniformizazioaren garaian, Agirrek identitatearen bueltako borroka eta hausnarketa ugari aurreikusten ditu. Identitate politikoak, kulturalak, generokoak, hizkuntzarenak… Norgintza konstante batean murgilduta gaude. Horrek galdera bat planteatzen dio: sortu beharra dauzkagun espazio hegemonikoak edukiz hustu edo bete egin behar ditugu?”.
.
IDATZIZKO LABURPENA
…
* ZUZEUk, “XXI. mendeko abertzaletasunaz” ikastaroko antolatzaile izan den aldetik, bertako hitzaldien bideoak zuonganatzeko asmoa du bihartik aurrera, egunero bat, egitarauaren ordena kronologikoa aintzat hartuta.
.
Bihar: JOSEBA ZULAIKA
Lorea Agirre eta Hasier Etxeberria XXI. mendeko abertzaletasunaz (bideoa)