Arteak eta gastronomiak bat egiten dutenean

Artea eta gastronomia

Oso maiz agertzen den eztabaida izan ohi da gastronomia, edo hobeto esan, sukaldean egiten den sorkuntza lana, artea ote den ala ez. Eta ia beti erantzunik gabe geratu ohi den galdera izaten da, ez baitira argi egoten bata eta bestearen mugak. Izan ere, sukaldariarena sorkuntza handiko lana izan arren, errepikakorra ere bada, artisauarena bezainbeste.

Sukaldaria artista baldin bada, iragarki bat asmatzen duena ere halaxe litzateke, edota aulki batentzat diseinu zehatza egiten duena… Kontua ez dago batere argi, beraz, eta badira sukaldariak artista plastikoen alturan jartzen dituztenak (gogoratu Adriá Dokumentara eraman zutenekoa) eta badira hori ezinezkoa dela diotenak, azken finean, jateko helburu fisiologia duena ezin baita berez arte izan.

Soka honi tiraka, Basque Culinary Centerreko hirugarren mailan dabiltzan ikasle batzuek, gogoeta horren baitan jaiotako menu/bazkari bat sortzen dihardute eta aurki eskainiko diote publikoari. Suite Vollart deitu diote. Interesik bazenu, hara hemen pasatu didaten prentsa oharra:

Zer da artea? Gastronomia arte mota bat izan al daiteke?

Suite vollart pantallas1Galdera hauek erantzutea izango du helburu Basque Culinary Centerreko ikasle talde batek. Hirugarren mailako ikasketak burutzen ari dira; eta abenduak 11 eta 12 Suite Vollart proiektua aurkeztuko dute.

“Pop up” jatetxe bat sortu, eta bertan bezeroei arte desberdinen inguruan bidaiatzeko aukera emango zaie. Musika, margolanak, arkitektura, dantza bezalako arteak gastronomiarekin bateratuzko dituzte. Bertan dantzari, margolari, abeslariek arte lan berezi bat sortuko dute, artea antzezle bakar bilakaturik

Informazio gehiago behar baduzu jarri zaitez gurekin kontaktuan bcccurso3@gmail.com helbidean. Jarrai gaitzazu www.facebook.com/suitevollart . Erreserba egiteko https://module.lafourchette.com/es_ES/module/23451-ff288

 

Gehienetan janedan kontuez aritzen naiz, baina inor ez badago begira, lokatzatan etzaten naiz gustura