“Ted” Kennedy, lagun amerikarra
Erlak bikoteak 70 hamarkadan ospetsu egindako kantua, Negu Gorriakek kritikarako abesten zuen: “Kennedy gure laguna zen/ anai bat bezala./ Askatasunaren Kennedy /zergatik zaude hilda?”
Titulutik ordea, Ted Kennedyri baino, AEBtako presidente izandako John Fitzgerald Kennedyri egiten zion erreferentzia kantuak. Anaiaren itzalera geratu bada ere, AEBtan ez ezik munduko hainbat lekutan eragin handia izan zuen politikaria zela bistara geratu da.
Honen heriotzarekin, amerikarrek adina dolu egin dutelako irlandarrek, adibidez.
“Irlandarren laguna”
Senatari Kennedytarrak sona handia zuen Irlandan. Bake-prozesuaren hastapenetan lan handiak egindakoa, alde batekoek zein bestekoek, estimutan zuten pacemakerra.
Hil zenaren berria jakin eta gutxira, artikulu bat idatzi zuen Gerry Adamsek The Guardian egunkarian, Edward Kennedy zenarekin izan zituen harremanen nondik norakoak azalduz.
Timek ere begiratu dio, Ted Kennedy Ipar Irlandako prozesuari egindako ekarriari.
Negu Gorriakek kritikarako abesten zuen, baina noiz izango du euskal prozesuak Ted Kennedy bat?