Tromsoe – Athletic: Aurten europara?
Fernando Garcia Macuak, Athletikeko presidenteak, adierazi duenez berak guztiz ziurtzat du ligaxkara sailkatuko direla. Llorente eta beste hainbat taldeko kide ere oso baikor agertu dira partiduaren aurrean, baina ez ote dira ari optimistegiak izaten? Ez al dugu gero sekulako zaplastekoa eramanen?
Partiduak berez ez du zailtasun handirik, baina betiko faktore psikologikoek; zelaia ipar polotik 300 kmra egoteak, ditxosozko belar artifizialak, alperkeriak eta sobera dagoen konfidantzak Tromsoe taldeari egoak eman diezazkioke.
Gaurko emaitza positiboa izanez gero, aurten berriz ikusiko dugu Bilboko taldea europan jokatzen. Hau oso polita da, baina ez soilik ilusioaren aldetik begiratuta, ekonomikoki ere oso garrantzitsua da Athletikentzat esponsorretatik jasoko duen diru extragatik eta Fifak emaitzen baitan ematen dituen diru sariengatik. Azkenean hori baita futbola, dirua, guztia bezala.
Ea zer egiten duten bada. (ETB1)
Oscar De Marcos 21 urtez azpiko Espainiako selekziora
Ohikoa da Juan Ramon Lopez Caro selekzionatzaile espainiarrak Athletikeko jokalariren bat eramatea konbokatuta. Arrunta da Javi Martinez ikustea estatu espainiarreko selekzioan jokatzen, baina, oraingoan denen harridurarako, De Marcosi ere dei egin dio. Egin duen aurredenboraldi bikainagatik izango da.