Maggie Thatcher baino azkarrago
Maggie Thatcher baino azkarrago –
Soberanista militante zahar bat bezala, nire aitak komentatzen zidan : « PSOE-k bezainbat ekintza zapalgarririk egin duen partidurik ez da inoiz izan, eskuineko gobernu zentral batek ere ez du holakorik inoiz egin. Lehenik GAL-a izan zen, eta orain Euskal Herriaren egoera hobetu ordez, arazo hau lurperatu nahi dute : botoa debekatu digute, eta presoen arazoa publikoki aipatzea ez da gehiago aizu. »
Aitortzen dut ez niola kasu haundirik egin, taberna zokotik jalgitzen zen musika entzutea nahiago nuen. Cranberries taldearen melodia atsegingarriak, nire belarriak ez baizik, nire begirada ere parean neukan telebistaruntz erakartzen zituen. “Zombie” abestia 5000 aldiz entzun arren, abesti honen bideo-klipa inoiz ez nuela ikusi iduritu zaidan.
Edo gutxienez, ez nion kasu haundirik egin:
« Another head hangs lowly,
Child is slowly taken.
And the violence caused such silence
Who are we mistaken ?
But you see, it’s not me, it’s not my family.
In your head, in your head they are fighting,
With their tanks and their bombs,
And their bombs and their guns.
In your head, in your head, they are crying… »
Bat batean, nire burumuinak nire aitaren erranak (eskuineko belarria) bideo-kliparen irudieri (ezkerreko belarria) lotu zituen.
« In your head, in your head,
Zombie, zombie, zombie,
Hey, hey, hey. What’s in your head,
In your head,
Zombie, zombie, zombie
Hey, hey, hey, hey, oh, dou, dou, dou, dou, dou… »
Dolores Oriordan-en botz eztiak, inglesen inbasio militarra baizik ezagutu ez duten ipar-irlandes haurren kasuarekiko sentikortu ginduen. Haur horiek gerran jolas egiten dute, ez telebistan ikusi duten bezala, bainen haien kale eta auzoetan ikusi duten bezala. Ulster-eko kaleen irudiek, haien talde militarrekin, haien grafitiekin eta inbasio horren beste seinaleek erran horiekin bat egiten dute.
« Another mother’s breakin’,
Heart is taking over.
When the violence causes silence,
We must be mistaken.
It’s the same old theme since nineteen-sixteen.
In your head, in your head they’re still fighting,
With their tanks and their bombs,
And their bombs and their guns.
In your head, in your head, they are dying… »
Gari edo Benito Lertxundi-ren abestiren bat saiatzen naiz irudikatzen, Cranberries taldearen bideo-kliparen irudi zenbait kalkatuz eta Euskal Herriko egoerari konparatuz : grafitiz estalitako paretarik ez, presoen argazki edo irudirik ez, amnistiaren edo independentziaren aldeko manifestaldirik ez,… eta Cranberries taldearena bezalako bideo-kliparik are eta gutxiago, ertzainek edo guardia zibilek balaz eraildako haur baten irudiekin.
« In your head, in your head,
Zombie, zombie, zombie,
Hey, hey, hey. What’s in your head,
In your head,
Zombie, zombie, zombie
Hey, hey, hey, hey, oh, oh, oh,
Oh, oh, oh, oh, hey, oh, ya, ya-a… »
Herriko artista batek bideo-klip hipotetiko hori errealizatu izan balu, etxetik 700 kilometrotara dagoen kartzela batera eta urte askotarako bidaliko zuketen (zigor bikoitza erraiten dioguna).
Ingles eta irlandes-en kasuan ez bezala, Patxi Lopez-ek bideo-klip horren hedapena debekatuko zukeen. Horrela, Patxi Lopez Maggie Thatcher baino azkarrago izango zen, oraindik zapalgarriago.
Harro izango zen, betirako bere aztarna horrela utziz eta… herriko arazo ekonomikoak bazterrerat utziz.
Momentu honetan, ez naiz nere aitari pentsatzen ari, baizik Txomin nire semeari eta aurkituko duen herriari.
Hemen bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=HJEySrDerj0