Ramadana lau puntutan
1) Zer da Ramadana? Eguzkia ateratzen denetik sartzen denera arte, meditazioa eta otoitza oztopatu dezakeen edozein ekintzaren baraualdia da. Jatea, edatea eta sexu-harremanak izatea debekatzen da eguneko tarte horretan.
Hilabeteko baraualdia ezinbestekoa da musulman helduentzat.
2) Noiz hasten da? Egutegi islamdarraren zortzigarren hilabetean ilargia ateratakoan hasten da. Ilargi-egutegi islamdarrak ez du mendebaldean erabiltzen den egutegi gregoriano-kristauarekin loturarik.
3) Baraualdiaren oinarriak. Batetik, ez da baraualdia etengo duen ezer egingo, ez jan ez edan ez sexu-harremanik izan, eguzkia sartu arte. Baina ezta birao, hitz edo pentsamendu txarrik esan edo pentsatuko ere.
Honetaz gain, eguzkia sartu eta baraualdia haustean, otoitz egin beharko da, egunean zehar egindakoez gainera. Ohikoan baino eskuzabalagoa izatea ere gomendatzen da eta Korana irakurtzeko denbora biderkatzea.
4) Salbuespenak. Adin txikikoak ez daude baraualdia egitera behartuak. adineko eta gaixoek, gosaria hartu ahalko dute, horren truke konpentsazioa eman edota hartutako gosaria berreskuratzen badute.