Urteko gaurik ederrenetako bat biharkoa
Perseidak edo San Lorenzoren malkoak, izar edo meteoroen euria dira.
Sarritan izar iheskorrekin nahasi arren, perseidak Swift-Tuttle kometaren isatseko arrastoak dira. Kometa honen arrastoak, urtero, uztail-abuztuan lurretik hurbil pasatzen dira, ikuskizun hau bistaratzeko aukera eskainiz. Izarren hauts arrasto ñimiño hauek, atmosfera ukitzean goritu egiten dira, euren beheratzearen aztarna utziz. Eta aztarna horrek egiten ditu eder.
Noiz eta nola ikusi Perseiden ikuskizuna?
Lurra Swift-Tuttle kometaren arrrastoekin uztailaren 17tik eta abuztuaren 24rako egunetan gurutzatzen da. Halere, aztarna proportziorik handiena abuztuaren 11tik 13rako gauetan ematen da. Zenbaitetan, minutuko 200 izar-galtze ikustera ere hel daitekeelarik.
Bihar gauerako iragarri dute aurtengo izar-galtzerik handiena, eta 19:30etatik 23:00ak arteko denbora tartean egongo omen dira ikusgarrien. Adituek, halere, bihar ilbehera izanik, ilargiak meteoroen lurreratzea bistaratzea oztopatu dezaketela uste dute.
Izanak izan, argi artifizialik gabeko leku batean babes hartu eta zeruari begira gaua pasatzeko egunik aproposena da biharkoa.