Panderetaren eta Ebolaren herrialdea

o-EBOLA-570
Abuztuaren 7an idatzi zuen Sonicando blogean Lucas Sánchez birologo espainiarrak, Espainiar Estatura ekarri zuten ebolaz kutsatutako apaizaren kasuaz. Gogor egin zion kritika Rajoyren gobernuari, eta atzo ikusi genuenez, ez zitzaion arrazoirik falta.

Duela urte batzutatik badira bi birulentzia faktore, birusek haien genoman gordetzen ez dituztenak: Hegazkinak eta giza ergelkeria.

Dirudienez Espainiar Estatuan bietatik sobera dugu. Eta dirua ere bai, bistan denez. Hiruretatik nahikoa dugu bai; zeharo prestatua ez dagoen ospitale bateko solairu osoa itxi eta (bizitza-honetan-baimendutako-adin-muga igaro duen) munduko birus arriskutsuenarekin kutsatutako gizon bat hegazkinean ekartzeko. Hau Espainia dela, kontxo. Hemen politikan ez da pentsatzen, ekin egiten da.

Lehen eta hirugarren munduen arteko ezberdintasuna erakusteko, nahikoa zen dirutza xahutzearekin -kolpetik badugula dirudiena- hegazkin bat ekartzeko, gizon honi erosotasun eta aringarri (paliatibo) guztiak emanaz. Gainontzeko hirugarren munduko txiro guztiengandik bananduz. Haiengatik ez baitugu atzamarra ere mugituko. Baina kontuz, ez da ekartzen bere gaixotasunak behar duen operaziorako kirofano izugarri ultrabeharrezko batera. Aringarri berdinak emateko ekartzen dugu. Baina aizu, hobe hemen, zeren bestela ez genukeen giza ergelkeriarik gastatuko. Benetako marca España. Eta debozioa noski, denok baitakigu apaiza dela, eta horrek ematen diola zentzua guztiari.

Amerikarrek egin badute, guk ere egin behar genuelako, ekarri dugu Espainiara. Baietz, haiek 4. mailarainoko barrera ospitaleak dituztela, eta halako kimuetan nazioarteko adituak. Baina guk ere baditugu ospitaleak, baietz, eraitsi egin ditugu krisiarengatik, baina ez da hori egun batean konpondu ezin daitekeen ezer. Ipinki azkarra jarri eta kitto.

Birologoa naiz, eta badakit gai sentsibleekin ezin dela herria aztoratu, aztoratzeagatik. Sobera ezagun dut, kontuz eta arretaz eginen direla gauzak eta ebola ez dela erraz transmititzen den birusa. Alta, badakit beldurgabekeria itzela dela, pertsona baten bizia salbatzeko, jende askorena arriskuan jartzea. GIZA AKATSA izena duen gauza bat existitzen dela, eta hori ekiditeko modurik onena, aukerarik ez izatea dela. Eta babes biologiko mailak soberan izateko daudela, ez faltan izateko, edo juxtu xamar ibiltzeko.

Urte luzeetan lan egin izan dut biosegurtasunean eta denok dakigu akatsak egiten direla uneoro. Ziztatzen gara, gauzak erortzen zaizkigu eta nahi baino istripu gehiago izaten ditugu. Espero honakoa ez izatea kasua. Eta ezer ez gertatzea. Anekdota batean edo Monty Pythonentzat aproposa den gidoi batean gelditzea kontua.

Espainian bolantean inor ez doala enegarren aldiz demostratu genuen aldi hura bezala geratu dadila oroimenean.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.