Buycott, kontsumo koherenterako tresna zure mugikorrean
Lau urtean behineko bozak baino eragin handiagoa omen du gure kontsumo joerak. Hala ere, ezjakintasunak zenbaitetan eta prezioak bestetan, zaildu egiten dute norberaren ideiekin bat datozen enpresen produktuak soilik kontsumitzea. Prezioak arazo izaten jarraituko du oraindik, baina Buycott mugikorrerako aplikazioari esker, ezjakintasuna ez da gehiago aitzakia izango.
Funtzionamendua oso erraza da, eta bi pausutan laburbildu daiteke:
1. Aplikazioa mugikorrean instalatu eta izena eman ostean, gaika antolatutako boikot kanpaina mordoa izango dituzu ikusgai. Bertan daude aldaketa genetikoko elikagaien kontrakoak, animaliekin frogatzen diren produktuak arbuiatzen dituztenak… Guzti horien artean zure ideiekin bat datozenak hautatu behar dituzu.
2. Kanpainak hautatu ostean, kameraren bitartez edozein produkturen barra kodea irakurtzeko aukera izango duzu, eta berehala esango dizu Buycott-ek produktu horren aurkako kanpainaren batekin bat egin duzun edo ez.
Gainera, kanpaina berriak proposatzeko aukera ere badago. Gaurkotasun handiko adibidea denez, hona Israelgo produktei boikot egiteko modua erakusten duen azalpen bideoa:
“Buycott, kontsumo koherenterako tresna zure mugikorrean”
.
Honela ere idatz zitekeen: “Buycott, Palestina eta modan dauden beste kausak kontuan tzen dituen aplikazioa, Afrika eta Txinako odol eta korrupzioaz egindako zure mugikorrean”
.
“Bertan daude aldaketa genetikoko elikagaien kontrakoak, animaliekin frogatzen diren produktuak arbuiatzen dituztenak”. Jaten dituzun landare guztiek izan dituzte aldakuntza genetikoak, baita animaliek ere. Bestalde, porroak erretzeaz edo alkohola edateaz minbizia hartu edo larrua jotzen HIESa hartuko duzunean, ez hartu mendikamenturik: bakteria genetikoki eraldatuekin eginak dira eta animaliekin testatu dira. Antibiotikorik ere ez hartu, bakteria eta onddoek eginak dira.
.
Euskal Herriatik naturnazi kontserbadore hauek (edozein aurrerakuntza zientifiko-teknikoren kontra daude, eta 20 urte ondoren onartzen dituzte) bota behar ditugu orain eta hemen. Asko dugu jokoan…
Bestalde, Israelgo produktuei boikot, baina espainiar eta frantziar produktuak erosten badituzu, kontura zaitez zer nolako kontraesana egiten ari zaren!!! Euskaldunok ez dugu erremediorik. Edozeinen kausa bultzatzen dugu, geure burua gorroto dugun bitartean. Genetikoa da euskaldunon porrot eternoa?
[…] Buycott, kontsumo koherenterako tresna zure mugikorrean. Mikelek kontatu zigun bezala, funtzionamendua oso erraza da: aplikazioa mugikorrean instalatu eta izena eman ostean, gaika antolatutako boikot kanpaina mordoa izango dituzu ikusgai. Zure ideiekin bat datozenak hauta ditzakezu. Kanpainak hautatu ostean, kameraren bitartez edozein produkturen barra kodea irakurtzeko aukera izango duzu, eta berehala esango dizu Buycott-ek produktu horren aurkako kanpainaren batekin bat egin duzun edo ez. […]