Autodeterminazio Eskubidea: Inperialismoaren interesen eta ezkerren dogmen menpe

Autodeterminazio Teorian eta arlo abstraktuan gehienok onartzen dugu herrien Autodeterminazio Eskubidea baina praktikan egoera edo borroka zehatzak baloratzean, harrigarria da ikustea zenbat jarrera kontrajarri dagoen; behatzaileen interes, dogma eta interes desberdinak bezain beste.

Azken hamarkadetan Europar Batasunak eta Estatu Batuek gidatzen duten Mendebaldeko Inperialismoak, mundu mailan dagoen inperialismorik basatiena eta genozidenak, sutan jarri du munduko hainbat herri eta Estatu, eta nola edo hala, liskar gehienetan nazio askapen borrokak daude txertatuta. Egoera korapilatsua sortu dira eta kasu horiek baloratzean ikusten da zein motako ikuskera desberdinak dauden, batez ere ezkerrean.

 

EUROPAR BATASUNA ETA ESTATU BATUAK

Egia esanda zailtasun gutxi dago Estatu Inperialista hauen jarrera hausnartzean; bere arerioak diren Estatuak ahultzeko balio duen edozein autodeterminazio prozesua bultzatzen dute, eta alderantziz: errefusatzen dituzte haien interesak kaltetu ditzaketenak, eta ez dute teorizazio korapilatsurik egiten haien asmoak ezkutatzeko.

KOSOVO-KRIMEA

Bi adibide esanguratsu hartuko dut jarrera hau islatzeko: Kosovo eta Krimea.

CELEBRACIÓN INDEPENDENCIA DE KOSOVO1999an eta “arrazoi humanitarioak” direla medio eta Kosovoren independentzia erdiesteko NATOK Jugoslavia bonbardatu zuen 78 egunez 2000 hildako eraginez eta herriko azpiegitura asko suntsituz. Benetako helburua agerikoa zen: jada kapitalismora igarotako Errusiako aliatua zen Estatu baten suntsiketa eta zatiketa.

2014ko otsailean Europar Batasunak eta Estatu Batuek Ukrainian bultzatutako Estatu kolpe faxistaren ondorioz eta 1954tik bere zatia zen Krimeak erreferendum baten bitartez bere independentzia aldarrikatu eta Errusian sartzeko asmoa agertu du. Hain era alaian Jugoslavia bonbardatuKrimea zutenak Krimearen aldarrikapenaren aurka agertu dira. Ez dago buelta handirik eman beharrik; Errusia zen prozesu horren onuraduna eta beraz autodeterminazio prozesu horren aurka agertu ziren Europar Batasuna eta Estatu Batuak.

lama bushAlderantzizko jarreraren adibide ugari aipatu daiteke hemen, baina ezagunenak aipatzearren; beren lehiakideak ahultzeko Europar Batasunak eta Estatu Batuek Tibet, Hego Kurdistan (Irak. KDP-Barzani), Txetxenia eta beste herri batzuen autodeterminazio eskubideen alde agertzen dira.

Hala ere, ñabardurak ñabardura, kontran agertzen dira Ipar Kurdistan (Turkia. PKK-Ocalan), Korsika, Euskal Herria, Katalunia eta Palestina bezalako kasuetan.

Esan bezala, ez dago buelta handirik eman behar; haien interes politiko, ekonomiko eta militarren, eta ez ustezko “nazioarteko eskubidearen” arabera, erabakitzen dute haien jarrera gure gobernatzaileak diren EBk eta EEBBk, konplexutasun teoriko handirik gabe.

Itxurazko konplexutasun teoriko gehiago dago ezkerreko eremuan. Itxurazkoa esaten dut kasu askotan Mendebaleko Inperialismoak erabiltzen duen alderantzizko eskema berbera edo oso antzekoa erabiltzen dutelako: Mendebaleko inperialismorako mesedegarria diren eta bere lehiakideentzat, batez ere Errusia eta Txinarentzat, kaltegarriak diren herrien borroken aurka agertzen dira. Eta, alderantziz, EB eta EEBBarentzat kaltegarriak diren nazio askapen prozesuen alde agertzen dira. Guzti hori, noski, ustez marxismoan eta klase borrokan oinarritutako azterketa burutsuekin estalita.

EZKERRA-K

EZKERRA “GEOESTRATEGIKOA”

Izen honekin izendatzen ditut herri baten askapen borroka zilegi den ala ez ebazteko “geoestrategia” erabiltzen duten ezkerreko alderdi eta taldeak, gehienetan geostrategia sinple hori hizkera iraultzaileaz agertuz.

Tibet, Txetxenia-Kaukaso, dira gure artean agian esanguratsuenak, eta azken asteotan Irak-en dagoen gudaren harira Hego-Kurdistango kasua ere. Oso era laburrean aztertuko ditut:

tibet4Tibet: Mongolen eta gero Txinatarren inperioek menperatu zuten Tibet 1904 arte, Ingalaterrak militarki inbaditu zuenean. 1907an Ingalaterra, Errusia eta Txinako inperioek sinatutako hitzarmen baten bidez Txinari eman zioten Tibeten burujabetza.

Txinako barruko liskarrak zirela eta armada txinatarrak bere herrira itzuli behar izan zuen 1911an; Mongoliak eta Tibetek haien independentzia aldarrikatzeko aprobetxatu zutelarik. 1951an Txinak berriro inbaditu zuen Tibet militarki. Une horretan Tibeteko sistema ekonomiko-politikoa teokrazia feudala zen, esklabismotik gertu zegoelarik eta lur gehienak Lamen jabetza ziren.

Txetxenia: XVIII eta XIX mendeko hasieran ekin zioten Errusiako Tsarrekgrozni jpg Kaukaso kolonizatzeari. Handik aurrera etengabeak izan dira gudak eta matxinadak. Batzuetan Tsarren aurka eta boltxebikeen alde borrokatzen, beste batzuetan nazien alde eta sobietikoen aurka…. Gaur ezagutzen dugun fase historikoa, yihadismoak zuzenduta, epe luzeko azken kate-maila baino ez da, oraingoz.

Kurdistan: Kasu honetan inon baino hobeto islatzen dira ezker “geostrategikoa”aren kontraesan analitikoak.

1923ko Lousanaren Hitzarmenaren bidez munduko potentziek Iran, Siria, Irak, Turkia eta SESBen artean banatu zuten Kurdistan. II Mundu Guda eta gero zehaztu zituzten gaur egungo mugak. Bitxikeri historiko moduan: 1946an Iranen urte batez eta Sobiet Batasunaren babespean Mahabad Errepublika kurdu independentea existitu zen.

kurdistan jpg txGaur egun Turkia NATOren kidea eta Europako aliatua da. Ez berriz, Iran, Siria edo Irak, Mendebaleko Inperialismoaren nolabaiteko erasoen helburuak baitira gaur egun. Aipatu logika “geostrategiko” honek Autodeterminazio eskubidea onartzen du Ipar Kurdistanen (Turkia) eta errefusatzen du beste zonaldetan: Iran, Siria eta Irak-en. Azken kasu honetan Barzaniren KDP alderdiak zuzentzen duen gobernu autonomoa ustela inperialismoaren aldekoa dela eta Israelen laguntza jasotzen duela argudiatuta. Guztia egia dena, nire ustez.

Hau bezalako kasu hauetan bi dira herri horien autodeterminazio eskubidearen aurka ezkerretik gehien erabiltzen diren argudioak. Jarraian aztertuko ditut:

1. Argudioa: Mendebaleko inperialismoak laguntzen ditu eta herri horien independentziak indartuko luke inperialismo hori.

-Gure ezkerreko ikuspegitik zapalduta dauden herriei eskatzen diegu aliantzarik ez egitea gure etsairik nagusiena den Mendebaleko Inperialismoarekin…. ondo legoke kasua egingo baligute, baina noiztik funtzionatu dute horrela historiak edo nazioa askapen borrokek?

Espainiarrek Amerika inbaditu zutenean Inkek edo Aztekek zapaldutako herrien laguntza jaso zuten. Hau ez zen eta ez da salbuespen bat; zapaldutako herriaren lehentasuna bere zapaltzailearen uztarria kentzea da eta helburu horretarako ematen dieten laguntza hartzen dute. Hori ez onartzea ez da batere dialektikoa.

Pizarro eta antzekoek Amerikan egin zuten bezala, erabat logikoa da EBk eta EEBBek aprobetxatzea beren lehiakideek zapaltzen dituzten herrien borrokak.

Adibide praktiko jartzearren, gaur egun ezkerretik inor gutxik gaitzesten du Palestinaren borroka II. Munduko Gudan, eta Ingalaterraren inbasioa eta sionisten kolonizazioa borrokatzeko, palestinar sektore garrantzitsuak naziei laguntza eman ziotelako.

-Ados nago gaur egun Txetxenia edo Tibet-en independentziek Errusia eta Txina ahulduko zituztela. Baina horrek herri horien nazio eskubideak ezabatzen ditu? Norena da egungo egoeraren errua? Nork zapaltzen du nor?

Zergatik Tsarren inbasioari segida emanez boltxebikeek ez zieten txetxeniarrei independentzia eman iraultzan agindu zieten legez? Zergatik gaurko Errusia kapitalistak sarraskitu zituen sektorerik moderatuenak (Masjadov) Arabia Saudiren laguntza zeukaten yihadistei nagusitasuna emanez? Ezin dut sinistu egungo Errusiak dauzkan mota guztietako bitartekoekin ezin duela landu irteera negoziatu eta demokratiko bat, bi aldeetarako onuraduna. Eta beste horrenbeste Txina eta Tibetekin.

Estatuko barruko mugetan beste herrien zapalketa nazionala gauzatzea, barruko erreakziorako bazka izateaz gain, aurkako lanabesa bilakatu daiteke kanpoko etsaien eskuetan.

2. Argudioa: Nazio borroka horien indar nagusienen egitasmo politikoa eta soziala atzerakoia da.

-Egiatzat hartzen dut baieztapen hori, beraz ez ditut eztabaidatuko. Bai ordea, horren azpian dagoen kontraesana.

Batetik, eta adibide moduan, Palestina edo Afganistanen Israel eta

Hamas-Palestina
Hamas-Palestina

Mendebaleko Inperialismoaren aurkako borrokaren indarrik nagusienak atzerakoiak baina atzerakoiagoak izan arren, ezkerrean inor gutxik jartzen du auzitan haien borrokaren zilegitasuna eta beharra. Berriz Txetxenian, Tibet edo Kurdistanen atzerakoien nagusitasuna nahiko arrazoia da beren borroka nazionalak arbuiatzeko.

Benetako arazoa, beraz, ez da proiektua atzerakoia izatea ala ez, baizik eta argudio hori arbitrarioki erabiltzen dela beste arrazoi geoestrategiko batzuk estaltzeko.

-Beste aldetik, determinismo batean erortzen da argudio horrekin. Herri batzuk “atzeratuak” izateko jaioak omen dira. Burujabetza lortu arren herri horiek beti jarraituko dutela atzerakoiak izaten, barruko klase borrokak eta kontraesanek hemen sortu dituzten borrokak eta ezkerreko aukerak sortzeko aukerarik gabe. Beraz, eta ondorioz, hobe egungo uztarrien azpian jarraitzea, haien aurrerabiderako eta sozialismora heltzeko biderik onena omen da.

EZKERRA “AUTODERMINISTA”

Euskal Herrian gauzatzen dugun nazio askapenerako borrokak sentsibilitate handia eman digu ezkerreko euskal independentistei beste herrien borrokekin. Sentsibilitate hori dela eta beste herrien Autodeterminazio eskubidea onartzeko jarrera irekiago eta eskuzabalago daukagu, ezkerra “geoestrategikoa”k jartzen dituen askotan gaindiezinak diren oztopoak jarri gabe. Nahiz eta batzuetan sentsibilitate horregatik oso zalantzagarriak eta kritikagarriak diren kasuak babestera ere, Kosovo kasu.

Ezkerra “Autodeterminista” honek, oro har nirea dena, nire ustez badauka kritikatzeko beste alde bat, esaterako; herri zapalduen eskubideen izenean Mendebaleko Inperialismoaren erasoak praktikan zuritzearena; Libia eta Sirian ikusi dugun bezala.

Europar Batasunaren eta Estatu Batuen Inperialismoak erasoak gauzatzen dituen bitartean, nola orekatu batetik antinperialismoa, hau da NATOren bonben azpian dagoen Estatuarekiko elkartasuna, eta bestetik Estatu horrek zapaltzen duen herriaren askatasun nazionalaren aldeko aldarria? Azken garaiotan ikusi dudan korapilo ideologiko zailenetako bat da.

Hala ere, azken hilabeteotan Ukrainako Hego-Ekialdean izandako Autodeterminazio prozesuarekin Ezker Abertzaleak daukan jarrerak era ezatseginean harritu egin nau guztiz. Hau bezalakoa ikusten dudan lehenengo aldia baita.

Donetsk eta Lugansk-eko Herri Errepubliken Autodeterminazio prozesua

donetsk bozketaOtsailean Europar Batasunak eta Estatu Batuek Kieven bultzatutako Estatu kolpearen ondorio zuzenaz 2014ko maiatzean Autodeterminazio bozketak egin zituzten Ukrainako Hego-Ekialdean. Parte hartze handiarekin Ukrainarekiko harremana aldatzea onartu zuten. Bertan federalistak, independentistak eta errusiazaleak daudelarik (eta ez soilik errusiazaleak, Mendebaleko komunikabideek esaten duten bezala). Kieveko Gobernuaren ezetza jaso ostean Donetsk eta Lugansk-eko Herri Errepublikak aldarrikatu zituzten.

Handik ona NATOk babestuta eta neonaziz jositako Ukrainako Gobernuak Herri Errepublika horien aurkako eraso militarrari ekin zion.

Eta Ezker Abertzalearen jarrera, behintzat bere bozgorailurik publiko indartsuarena Gara egunkariarena hain zuzen ere (Sortu eta Askapena isilik daude), Herri Errepublika hauek gutxiestea eta kritikatzea izan da; militarki erasota diren bitartean.

Uste dut ez naizela okertzen esaten badut hau dela Ezker Abertzaleak publikoki errefusatzen duen lehenengo autodeterminazio kasua. Garak erabiltzen dituen argudiorik nagusienak hauexek dira:

1. Argudioa:Ukrainian gertatzen dena bezain zitalak diren bi inperioen arteko liskarra da.

Ez gara oso adituak izan behar konturatzeko lehengo momentutik guda honen jatorria EB eta EEBBen eraso bat dela ondorioztatzeko, Venezuelako Estatu kolpe saiakerarekin batera gertatu zena, Errusiako mugetan ezegonkortasuna sortzeko eta bere ekonomia kaltetzeko.

Horretaz gain, Errusiako jarrera eta negoziazio proposamenak sistematikoki boikotatuak izan dira egun dagoen guda eta liskarrak sortze aldera, mundu osoan EBk eta EEBBk bultzatzen duten “anabasa sortzailea”ren taktikarekin jarraituz.donetsk amerika

Are gehiago, Errusiako elite kapitalistek argi utzi dute jada ez daukatela inolako asmorik esku hartze militarra egiteko Donetsk eta Lugansk-eko Errepublikak salbatzeko, eta gaur egun daukaten helbururik nagusiena Ukrainiako Gobernuarekin akordioa eta egonkortasuna lortzea dela.

Zerbait gehiago dago; mundu mailako gudaren hasieran izan daitezkeen lehenengo liskarrak ikusten ari gara Europako bihotzean, eta Europako eta Euskal Herriko ezker gehiena Palestina, Kurdistan, Sahara (nik ere nire elkartasuna adierazten diet), eta abarrera begira, baina hurbileko gatazkez paso egiten mantra ninistak erabiliz.

2. Argudioa: Donetsk eta Lugansk-eko Herri Errepubliken egitasmoa atzerakoia omen da.

Harrigarria da guztiz argudioa hau ezker independentistak erabiltzea Lugansk komunistakautodeterminazio prozesu bat kritikatzeko. Are gehiago, babestu dugun beste nazio borroka batzuetan ez bezala, Donetsk eta Lugansk-eko Herri Errepubliken alde komunistak, ezkertiarrak eta antifaxistak (1) ere borrokatzen ari direnean.

Are harrigarriago, esaterako, Libiaren aurka NATOk gauzatu zuen erasoak iraun zuen bitartean, mota guztietako talde atzerakoi eta islamistei elkarrizketa eta aldeko ildo editoriala eskaini zitzaienean, baita yihadistei “iraultzaileak” deitzea ere.

Zergatik kasu zehatz honetan, eta soilik honetan, erabiltzen da ezkerra “geoestrateikoa”ren aitzaki hau? Txarto disimilatutako rusofobia editorialaren beste ondorio bat? Europar Batasunaren inperialismoaren interes zuzenekin talkarik ez egin nahi? (2). Dogma teoriko berri bat?

Arrazoia edozein izanda ere, badago errealitate latz bat: Europan bertan slawyans argiagauzatu den autodeterminazio prozesu bat militarki erasota izaten ari da; hildakoak adin guztietako gu (3) bezalako europarrak dira eta….. isiltasuna, elkartasuna adierazpen eza eta autodeterminazio prozesu hau gutxiestea dira nagusi gure artean.

AMAITZEKO

Ez, egiatan ez dago mundu osoak onartzen duen Autodeterminazio Eskubide unibertsala, norberak egiten dituen geoestrategia azterketen, interesen edota dogma teorikoen menpe dago; guztiz subjektiboa eta interesatua. Eta askotan inkoherentea.

Nire ustez herriek, atzerakoiek ala ezkerreko iraultzaileek gidatua izan, haien burujabetzarako eskubidea daukate, haien kabuz erabakitzeko eta okertzeko, eboluzionatzeko. Haien barruko klase garapenerako eta kontraesanak konpontzeko ezinbesteko baldintza iruditzen zait.

Menpekotasuna eta zapalketa ez dira inoiz izan sozialismorako oinarri sendoak, aitzitik, Estatu menperatzailearen erreakzionarioen bazka izateaz gain, Estatu menperatzaileko langileria chauvinista bilakatzeko eta kanpoko potentziek erabiltzeko eraso tresna ere bai bilakatzen dira.

Beste aldetik, beharrezkotzat jotzen dut urruneko herrien Autodeterminazio Eskubidearen alde agertzea, baina bere sarraskiak gauzatzen dituen bitartean Mendebaleko Inperialismoari mesede ideologikoa ez egiteko modua bilatu beharko genuke.

Eta horretaz gain, hurbilen dauden prozesuak, Europar Batasuna eta Estatu Batuen inperialismoaren “jateko gauzak” ukitzen dituztenak, Ukrainako Hego-Ekialdekoa kasu, gutxiesten baditugu, gure teoria eta praktika ezkertiar eta iraultzailean zerbait txarto dagoela esan nahi du.

……………….

(1) “Ayúdadnos a romper el bastión del fascismo en Ucrania” Donetseko Meatzarien Sindikatua.

http://www.lahaine.org/index.php?p=78954

(2)Itsu, mutu, gor. Asier Blas

http://www.argia.com/argia-astekaria/2424/itsu-mutu-gor

(3) “Zenbat hil dira orain artean Eki-Ukrainako guduetan?” Pello Zubiria.

http://www.argia.com/albistea/zenbat-hil-dira-eki-ukrainako-guduetan

5 pentsamendu “Autodeterminazio Eskubidea: Inperialismoaren interesen eta ezkerren dogmen menpe”-ri buruz

  • I. Larrea, zergatik aipatzen dituzu eragiten diguten inperialismo guztiak, bortizki pairatzen ditugun frantziar eta espainiar inperialismoa izan ezik?

    • Gotzon Garateren atsotitzetatik:
      “Etxeko sukaldia garbitu baño len, ez asi auzokoa garbitzen.” 4748
      “Zuzentasune gu dauenak, beren etxetik asi.” 14453
      “Ikusten ditugu iñoren mukiak ta ez guriak.” 7191

  • I. Larrea = GARA EGUNKARIA = KOLONIALISMOAREKIKO KOLABORAZIONISMOA.
    I. Larrea ezkertiar kolonialistentzat ahul bat da, baina I. Larrea ahultzat duten horiek ez dakite euskara.
    I. Larrea kolonialismoaren ezeztatzailea da.

  • “BANDA BASSOTTI TALDEAK UKRAINA EKIALDERA KARABANA ANTIFAXISTA ANTOLATU DU”
    .
    Banda Bassotti talde italiarrak iragarri du Ukraniako Donbass gunera “elkartasun karabana” antolatu duela irailerako. Beste hainbat hizkuntzaren artean euskaraz ere argitaratu duen oharrean “gertatzen ari denaz nazkatuta eta Novarossijako Herri Miliziekin bat, baliabideak jaso eta Donbassera gure elkartasun antifaxista kontzertu gisan eramateko karabana prestatzen ari gara”.
    .
    “Italiako eta Europako prentsa erabat dago Europar Batasunaren eta AEBetako politiken menpe. Ez dugu albisterik jaso poblazio zibilaren aurkako bonbardaketez, ezta errusiarren, komunisten eta partisanoa irudi lukeen edonoren aurkako jazarpenaz ere”.
    .
    “Ukrainia europarra” nazioarteko neonazismoaren “laborategi handiena” bihurtu dela salatzen dute, eta horregatik, karabana antifaxista antolatu dutela iragarri dute, laguntza ekonomikoa jaso eta Donbass gunera eramateko. Irailaren 26tik 30era Novarossija-ra joango dira, eta Rostov on Don-en ere kontzertu bat ematea aurrikusi dute. Antifaxistei dei egin diete ekimena ekonomikoki babestera eta interneten dirua biltzeko gunea prestatu dute.
    .
    Lehendik ere antzeko ekintzak egindakoa da Italiako taldea. 1984an Nikaraguara joan ziren, 1994an El Salvadorrera eta 2004an Palestinara.
    .
    Hemen beren prentsaurrekoa italianoz, eta azpian gaztelaniaz bikoiztuta.
    .
    http://www.argia.com/albistea/banda-bassotti-taldeak-ukrainako-matxinoei-elkartasuna-eramateko-karabana-antolatu-du

  • “BLOKEO MEDIATIKOA APURTU ETA ELKARTASUNA EMATERA JOANGO GARA DONBASSERA”
    .
    “….- Komunikabide gehienetan Ukrainako armadaren eta errusiazaleen arteko gatazka gisa agertzen zaigu.
    Medio gehienek (hegemonikoak eta “alternatibo” batzuk ere) errusiazaleen eta ukrainarren arteko gatazka bat balitz bezala saldu digute. Errusiera-hiztunak ukrainarrak izango ez balira bezala. Errusiafobian oinarritzen den diskurtsoa hegemonizatu dute gure komunikabideek. Estatu kolpe europarzale faxista ahaztu dute, eta matxino antifaxisten jarduna eta errepublika herrikoien sorrera kriminalizatu dituzte. Herri oso baten eskubidea ukatzen ari dira. Gatazkaren erroa desitxuratua izan da. Ez da Errusia eta Ukrainiaren arteko guda bat. Errusiarren esku-sartzea ez da gatazka eragin duena. Krimeak independentzia aldarrikatu zuenean instituzio berriek Ukrainako oligarkiari egotzi zioten beraien miseriaren errua. Donetsken eta Luhansken ere herri errepublika aldarrikatzean, ukrainar eta errusiar jatorrizko oligarken jabegoak desjabetu egin zituzten.
    .
    Errusiazale izatea erresistentzia deslegitimatzeko terminoa eta aitzaki hutsa da. Donbassen argi eta garbi erakutsi dute Errusiako oligarkiaren barrikadaren bestaldean daudela. Zergatik ez dugu beraien hautua errespetatzen? Hori da internazionalismoa gure ustetan, dogma, karitatea eta lezio moraletatik harago doan elkartasun koherente eta eraginkorra. Herri guztiek beren etorkizuna, antolakuntza politiko eta ekonomikoaren jabe izateko eskubide osoa dute. Ukrainar eta errusiarren arteko talkaren irakurketa sinplista horrek gatazka desitxuratzea eta matxinoak kriminalizatzea du helburu….”
    .
    http://www.argia.com/albistea/ukrainako-donbassera-elkartasun-brigada-antolatu-dute-euskal-herrian