‘Cuadrilla busca cita’ saioak sortutako iskanbila

CUADRILADuela egun batzuk Leire Barrenak iragarri zuen ZuZeun ETB2n saio berria abiatuko zela laster: Cuadrila busca cita. Pasa den asteburuan izan zen lehenengo saioa, eta horrekin batera, iragarri zenean jada piztu ziren ahots kritikoak sendotu eta biderkatu egin dira.

Horien aurrean, EITBk honako ohar hau argitaratu du saioa mantentzeko argudioak emanez. Hauxe dio besteak beste:

“Saioaren zuzendaritzak errespetua eta ondo pasatzeko gogoa bat etortzea nahi du eta Berdintasun Legearen hastapenak ez urratzea zaindu du. Proiektuaren egilearen helburua zen ikusle gehienei erakargarri izango zitzaien entretenimendu-formatu bat sortzea, sexua/generoa sistemak ezarritako portaeretan aldaketak egitea ahalbidetuko zuena, gizarte berdinago bat lortzeko ahaleginean. Horretarako arrisku handiko apustua egin da: tradizionalki patriarkatuak bere tresnatzat erabili duen programa-eredu bat diskurtso alternatiboak plazaratzeko baliatu da.”

Salabardoak egun batez nazioarteko itsasoak utzi eta saioaren aurkako erreakzioak bildu ditu, besterik ezean, hausnarketa eta eztabaidarako gaia izango direlakoan:

Twitteren ere, #ETBnEdukiSexistarikEz traola zabaldu da, eta bi egunen ostean ere oraindik bada erabiltzen duenik:


Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

5 pentsamendu “‘Cuadrilla busca cita’ saioak sortutako iskanbila”-ri buruz

  • Feminaziak beraien politikamente zuzena den diskurtso kutrearekin beti bezala.

    Kakagura ematen dute horrelako ezkertiar tontoen argumentu merkeek.

  • Eta kuadrilla neskena balitz? berdin pentsatuko ote zenuten programa honi buruz?

    eta homosexualen artekoa balitz? orduan zuzena irudituko litzaizukeen?

  • Zuzeuko berri batean iruzkin hau topatu nuen, eta berriro ere erabil daitekeelakoan nago: “Euskal Herrian ez da tonto bat gehiago kabitzen. Tuteratik bat gehiago sartzen bada, Lapurdi aldean beste bat eroriko da itsasora”

  • Arrazoi guztia darta! Kontuz itsasoratzean, jantzi bainujantzi eta flotadorea!

  • Sexista hitzaren erabilpena merkeegia da zuentzat. Feminaziak kanpora!