Argentina-Bolibia-Argentina bidaia taupadak (VI-X)
VI
Imposible is nothing
esaten dit telebistak.
Imposible is nothing.
Eta nik tabernetan (ere) telebista itzaltzea zergatik ez den posible galdetzen dut.
VII
-Eta zuek nola bizi duzue krisia? (nik)
-Krisia? Herrialde pobretuak beti gaude krisian. Hori zuen kontua baino ez da (Diego. Argentinarra)
VIII
Buenos Aireseko kaleak kakaz beteta daude. Zakur kakaz. Lurrera begira ibili beharra dago erregaloa zapatetan etxeratu nahi ez bada. Eta orain urte oso gutti Zarautzen ere halatsu ibiltzen ginela oroitzen dut, betiko zinegotzi polizialak articulo 20/02 lege bihurtu zuen arte. Beti kexaka gabiltza baina legeĀ zenbaitek usain eta asfalto faltsu batzuk salbatu dizkigute…
IX
Mobilik gabe nabil. Eta pozten naiz. Eta relajatzen naiz. Ez nago mundu birtualera konektatuta. Libre naiz. Azkenik.
X
Umorea. Umorez idatzi nahiko nuke. Umoretsua izan. Naizela erakutsi. Baina inpresioa dut seriotasunez jartzen ditudala azulejoak arkitektura lan hotzetan. Kike! Nik e umorez idatzi nahiko nike!