Zintzoa izaten hasi nintzenean
7 gauza gertatu zitzaizkidan zintzoa izaten hasi nintzenean –
Zintzotasunari buruz aritzen garenean, orbainei buruz ari gara, jendeari benetan lagundu nahiak ekartzen dituen orbainei buruz, alegia. Zintzotasunaren alternatiba itxurakeria da, taldearen onarpen merkea, personal branding miserablea. Evaristok esan zuen bezala: “Por los hijos, lo que sea”.
Ez da harritzeko, beraz, jokaera hori, hauxe gertatuko baitzaizu zintzoa bazara:
…
7 gauza gertatu zitzaizkidan zintzoa izaten hasi nintzenean
1. Jendeak hitza erretiratuko dizu
Zure familiak berak hitza erretiratuko dizu, akaso, baita lagunek ere. Zer esanik ez lankideek eta bezeroek. Zure harreman-sare guztia lausotu egingo da, eta lehen zure lagunak zirela harro aldarrikatzen zuten horiek, Suediari begira jarriko dira orain zure izena mahai gainean agertuko denean.
Zintzo mintzatu behar zara, baina puntu jakin bateraino bakarrik: ez duzu inor mindu behar. Inor mindu gabe arazoak azpimarratzeko abilezia garatu baduzu ere, hitza erretiratuko dizute, besteen mina zure kontolpetik at dagoelako.
2. Jendeak pentsatuko du zure buruaz beste egingo duzula
“Hortik ez duzu ezer aterako eta galtzen aterako zara” esango dizute. Ahoa irekitzen duzun bakoitzean, zure buruari tiro egiten diozula iritziko diote.
3. Jendeak pentsatuko du ero zaudela
Zure lagunei galdetuko diete ematen duen bezain ero ote zauden.
4. Jendea beldurtu egingo da
Kalifikatiboak ugarituko dira: harroputza, nota,… Baita okerragoak ere.
5. Jendearen denborapasa izango zara
Jendeak bere gezur txikiak sinisten dituen bitartean zuk zintzo jokatzen baduzu, nabarmendu egingo zara, nahi eta nahi ez. Hasieran vouyerrak direlako etorriko zaizkizu, baina gero (h)egiaren bila etorriko zaizkizu, jakin badakitelako gezur batean bizi direla. Eta zure iritzia jakin nahiko dute, errealitatea non dagoen jakin nahi dutelako.
6. Jendeak aintzat hartuko du zure aholkua
Jendea behin eta berriz etorriko zaizu aholku eske, ez halabeharrean zurekin bat datozelako, baizik eta jakin badakitelako bihotzez mintzatzen zarela eta ez asmo komertzialak bultzatuta. Akaso ez diezu soluzioa zerorrek zuzenean emango, baina bideratu egingo dituzun itxaropena izango dute. Kasurik petralenean, ezagutzen ez duzun batek esango dizu maila pertsonalean egon nahi duela zurekin.
7. Askatasuna lortzen duzu
Hasieran orbain-kateen gatibu izaten gara. “Hautagai hori gustatzen zaidala esaten badut, nere lagunek ez dute ondo hartuko” pentsatzen duzu. Eta “hau egiten badet, besteek zera pentsatuko dute”. Eta horrela beti. Baina piskanaka orbainen nondik norakoa deskubritzen hasten zara eta orduan zure bidetik apartatu egiten dituzu, gero eta urrunago. Azkenerako, ezereza dira, egunero apartatzen duzulako orbaianen bat edo beste. Bapatean, zure bizitzaren jaun eta jabe bihurtu zara.
Askatasun horren segizioan aritzen gara orduan. Ez dugu inoiz askatasun osoa lortzen, gustatu egiten zaigulako maila batean bederen zerbaiti lotuta sentitzea, baina umea gurasoekin nola, halaxe ibiltzen gara gu gure orbainekin, distantzia neurtzen, atzera eta aurrera, jostari, nor nork harrapatuko. Halako batean, orbainak oso urruti daudela konturatzen zara, eta benetako askatasunaren plazera sentitzen hasten zara.
Ederra da hori, gero.
Eskerrik asko, Martin Pacek, inspirazioagatik.
…
Jatorrizko testua.
Joseba Kamioren blogean: nirehegitik
(Argazkia: GETTY IMAGES. Jetta Productions / Blend Image)
Gezurrak esaten ezinezko egiten zaion horietakoa naiz ni. Banan banan bete zaizkit eta (lagun berriak egiten ditudan einean) betetzen zaizkit fase horiek. Jendeak zirkulutxo tontoa baino ez du bilatzen, hori bai, jakintza eske daudenean apuro baten aurrean beti zeuregana datoz.
Hemendik aurrera ezagunei egia esango diet izorratzeko, eta lagunei gezurra esango diet izorratzeko. Izorra zaitez.