Zer txiokatzen esnatu gara gaur?

EH

Zerk kezkatuta edo zertaz berbetan esnatu gara gaur Euskal Herrian? Zer idatzi dute zure lagunek Whatzapeko (edo Telegrameko 😉 ) taldean? Beno hori jakiten ez da erraza, baina, twitterren zertaz ari garen begiratu dezakegu Trendsmap zerbitzuaren bitartez, eta arras interesgarria da. Badirudi beste ezerk baino, futbolak kezkatzen gaituela txiolarioi… Baina tira, hona hemen goizetik hiriburuz hiriburu aipatutako gaiak, eta haiei loturiko albisteak.

Badira lurralderik lurralde errepikatzen diren hitz gakoak. Euskaldunok egun onak euskaraz txiokatzen ditugunaren adierazle da esaterako “egun” tendentzia izatea Bilbo handiko ezkerraldean, Bilbo erdigunean eta Iruñean. Bestalde, kirolak hartzen du hitz eta traolen gehiengoa, hori omen euskal herritarrontzat garrantzitsuena, edo behinik behin, twitterren gehien aipatzen duguna. Xehetu dezagun hiriburuz hiriburu.

Iruñea:

#ArkaitzBellon
Iruñean #arkaitzbellon traola eta ‘arkaitz’ hitza tendentzia izan dira goiz goizetik. Ezagun denez, Arkaitz Bellon presoa hilik aurkitu dute Cadizko Puerto de Santamaría espetxean. Instituciones Penitenciariasek (IIPP) ohar batean adierazi duenez kontaketa egitean aurkitu dute bere ziegan, “bazkariaren osteko atsedenean”.

Erlazionatutako albisteak:

Irunea

Bilbo:

Hiriburu guztietan presentzia handia du hiriaren izenaren traolak, eta hala da ‘Bilbao’ handian ere. Horrez gain, futbolarekin loturiko notiziak (#athetic eta ‘arbeloa’ kasu) presentzia dute, #tuitutil, #unfollowers edo #bd bezalako Espainiar Estatuko tendentzia orokorragoekin batera.

Bilbo

Donostia:

Orokorrean futbolaren ingurukoak izaten dira tendentzia gehienak, baita Donostian ere, are gehiago atzoko partida polemikoaren ostean. Gipuzkoako kapitalean errealaren inguruko traola eta hitz olatuarekin esnatu dira (#realsociedad #robo, ‘penalti’, árbitro…) baina masa kirol honekin zer ikusirik ez duen gai bakanenetarikoarekin geldituko gara: ‘autobús’.



Hitz gako honen arrazoia, ostiralean eta igandean, Kaldereroak eta Inude eta Artzainak direla eta egingo den autobus ibilbide eta geltoki aldaketa da.

Erlazionatutako albisteak:

Hasieran aipatu bezala, trending topic nagusia aldiz errealaren partidua izan da, zalantza izpirik gabe.

Erlazionatutako albisteak:

Donostia

Baiona:

Hitz gako gutxi dira Trendsmap-ek erakusten dituenak, baina, bat nabarmentzekotan #anglet atera behar hona. Luno ontziaren istripuak hankaz gora jarri du jendea, eta jendearekin sarea baita. Albistea hunat eta harat ibili da.

Erlazionatutako albisteak:

Baiona

Gasteiz:

#Vitoria hashtag-az gain, kirola da gehien aipatzen dena Gasteizen. Kasu honetan saskibaloia. #Baskonia eta #copaacb dira traola erabilienak.

Erlazionatutako albisteak:Eitb: Valentzia, aurkari gogorra Baskonia ahul batentzat

Gasteiz

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.