Hizneteko ikerketak: gure harribitxi soziolinguistikoa
Hiznet gradu-ondoa egin nuen bere garaian. Formazio gisa ezinbestekoa da nire ustez. Hizkuntzaren normalizazioan jarduteko ezinbestekoa. Baina, horrez gain, urteen poderioz, bestelako baliabide interesgarriak ere eskaintzen ditu: ikerketa lanak. Orain dela urte batzuk, pentsaezina zen horrenbesteko ikerketa corpusa egotea. Eta, gainera, horietako asko eta asko denon eskura, interneten. Gure harribitxia da, gure soziolinguistikako ikerketa corpusa.
Guztira, gaur Hizneteko webgunean 131 ikerketa daude. Eta honela banatu ditut:
Gehienak lan munduari buruzko ikerketak dira, eta haren atzetik herrietakoak datoz. Nazioartekoak, gazteak, hizkuntzaren eskuratzea eta administrazio gaiak lantzen dituztenak datoz haren atzetik. Eta 10 ikerketa baino gutxiagorekin beste guztiak.
Hurrengo artikuluetan Hizneteko ikerketen bildumatxo bat osatu dut, gaika antolatuta:
– Lan munduari buruzko ikerketak
– Gazteei eta aisialdiari buruzko ikerketak
– Administrazio eta corpus plangintzei buruzko azterketak
– Euskararen jabetzeari eta transmisioari buruzko ikerketak
Sailkapen lan bikaina. Zorionak eta eskerrik asko!