‘Elhuyar Zientzia eta Teknologia’ aldizkariak 300 zenbaki bete ditu
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren 300. zenbakia argitaratu du Elhuyarrek irailean. Ospatzeko, 0. aletik 300.eneraino.
Elhuyar aldizkaria 1974an sortu zen, euskara arlo zientifiko-teknikora egokitzeko asmo nagusiarekin. Hizkuntza sendotu ahala, alderdi horrek indarra galdu zuen, edukiaren mesedetan. Hala, 1985eko abenduan argitaratu zen gaur egungo aldizkariaren arbaso zuzenaren zero alea: Elhuyar Zientzia eta Teknika.
oko 28 urteko bidea gogoratu dugu azalez azal, hamarnakako jauzitan.
2009an, berriz, gaur egun duen izena hartu zuen, Elhuyar Zientzia eta Teknologia. Izenarekin batera, aldizkariaren diseinua, formatua eta edukiak berritu eta eguneratu ziren. Eta gerora ere egin ditugu aldaketak, gizartearen ezaugarriei eta eskakizunei moldatzeko. Horien artean, iaz, webgunea berritu genuen; hala, paperean eman ezin diren edukiak eta funtzionalitateak eskainzen ditugu aldizkaria.elhuyar.org helbidean.
Aldizkari hau egiten dugunok ideia, desio, zeregin hauek ditugu ardatz:
- Zientziari eta aurrerakuntza zientifiko eta teknologikoei buruzko informazioa ematea, eta haiek dagokien testuinguruan interpretatzea.
- Zientziarekiko zaletasuna piztea, eta entretenitzea
- Kultura zientifikoa hedatzea eta bultzatzea
- Sineskeria sasizientifikoei aurre egitea
- Gizarte-demokrazia: erabaki teknozientifikoen aurrean gizarte-mailako ardura sustatzea
Elhuyar anaiak eta wolframioa: 230 urte
Aldizkariarena ez da, ordea, irailean ospatuko dugun urtebetetze bakarra. Elhuyar anaiei eman diegu zenbaki honen Istorioak atalaren protagonismoa. Izan ere, haiek ere badute zer ospatu, 230 urte bete baitira wolframioa isolatu zutenetik. Hain zuzen, 1783ko irailaren 28an lortu zuten wolframioa isolatzea eta esku artean hartzea.