Giza katearen biharamunean galdeketaren data iragartzeko eskatu diote Artur Masi
400 kilometroko giza katea osatuko dute Katalunian, irailaren 11ko Diadarekin. ANCko presidente Carme Forcadellek Via Catalanaren helburua “gobernuari galdeketa deitzeko presioa egitea” dela aitortu du. Artur Mas presidenteari giza katean parte hartzeko eskatu dio, baita gainontzeko ordezkari politikoei ere. Abuztuaren 27an erabakiko du Generalitateak ibilbidean parte hartuko duen, eta nola.
300.000 lagun baino gehiagok eman dute izena Via Catalana deituriko egitasmoan. Cap a la Independencia —independentziaruntz— leloarekin, Katalunia iparraldetik hegoaldera lotuko du giza kateak. Hegoaldeko azken kilometroak betetzeko jendea behar dute oraindik, eta horretarako deia egin du Forcadellek: “Hirietan jende asko dugu izena emanda, bi eta hiru kate egin genitzake hor. Jende horri guztiari Terres de l’Ebre-ra mugitzeko deia egiten diegu”. Lluis Llach abeslariak edo Jordi Pujol presidente ohiak eskualde honetan hartuko dute parte. Bideo bat ere zabaldu dute hirietatik hegoaldera mugitzera animatzeko.
Bartzelonako zatian bada oraindik hutsunerik. Artur Mas Kataluniako presidenteak ez du oraindik argitu katean parte hartuko duen ala ez. ANCk gutun bidez eskatu die Masi, eta gainontzeko ordezkari politikoei, parlamentu paretik igarotzen den zatian gehitzeko. Asteartean erabakiko dute zer egin.
Giza katearekin iazko mobilizazioek eragindako mugimendu politikoak nahi ditu sortu Kataluniako Asanblada Nazionalak. Izan ere, 2012ko Diadako manifestazio erraldoiak Artur Mas hauteskundeak aurreratzera eraman zuen, eta batik bat, estatuaren aldeko ibilbidea bere egitera. Manifestazioa beharrean giza katea egitearekin pauso bat haratago nahi du joan asanbladak. Hala azaldu du RAC1 irratian Carme Forcadellek: “Via Catalanaren biharamunean galdeketa deitzea nahi genuke. Konpromiso sendoa nahi genuke horretara deitzeko. Egungo zehaztasun faltak ez dio inori faborerik egiten. Data eta galdera jakitea oso garrantzitsua da herriarentzat, jendeak jakin beharrekoa”.
Galdeketa —Katalunia estatu independientea izatea nahi duzu?— 2014 maiatza heldu aurretik egitea nahi du ANCk. CiU eta ERCren ibilbide orriaren arabera, sinatzaileek atzera egiten ezean, 2014an egingo da. Data zehatza erabaki gabe dago, eta hainbat inguruabarrek baldintzatuko dute. Vilaweb-eko analisten ustez 2014ko irailaren 14 da datarik egokiena, Eskoziako erreferenduma baino lau egun lehenago.
Kataluniako giza katearen egitasmoak Letonia, Lituania eta Estonian 1989an egin zirenak ditu oinarri. Bi urte geroago, 1991an, SESBeko hiru errepublikak estatu bihurtu ziren. Baltikoko ibilbidea deitu zitzaion 560 kilometro 2 milioi lagunekin lotu zituen kateari.
Eta gure giza katea edo dena delakoa non dabil? Hain fier, hain bipìl omen den herri honi sorpasso eginda agur ben hur esango dio katalan herri mantso ustekoak??? A ze auzo lotsa!!! Euskaldun bezatu tripamerkeak ikusteko biziko ez nintzelakoan…
2014ko ekainaren 8an Durangotik Iruñerako giza katea egingo da, Gure Esku Dagok antolatuta.
Zergatik data hori? Zer aldarriz? Zer plangintza orokorraren barruan? Badago plangintzarik? Badago bide-orririk? Edo euskal independentismoarenak egin du, eta, parte-hartze instituzional-konstituzional espainiarraren erroberan txertatzen etsitzea beste koplarik ez dago? Edo Katalunian zer gertatuko zain gaude? Aurreko galderak ez dira Larrañaga jaun txit atseginarentzat, ezpada horren berri dukeen edozeinentzat. Eskerrik asko.