Filmak ETB 1-en!

Berri ona: filmak itzuliko dira ETB 1-era, denboraldi berrian.

 

Berri txarra: etxeetan jende gutxien dagoenean emanen dituzte: larunbat gauetan. Autosabotajea? Beharbada ez zaio ETB 2-ri konpetentziarik edo konkurrentziarik egin nahi? Edo ordutegi hobeak kirolari utzi nahi zaizkio? Igandetik ostiralera, gauetan, jende gehiena txintxo-txintxo egoten gara etxean.

 

– Bidenabar, jakin-minez, Galdera bat mugaz bestaldeko biztanleei (hau da, EAEko eta Iparraldeko euskaldunei): zuek Euskal Telebista LTD (Lurreko Telebista Digital) bidez ikusten duzue. Bai al dago, sistema horretan, ETB 1-en euskarazko azpititulurik jartzerik? Ona litzateke euskara ikasten laguntzeko. Mila esker!

 

cinema

3 pentsamendu “Filmak ETB 1-en!”-ri buruz

  • Uda honetan ETBK-Sat katean euskarazko filmak ematen ari dira prime timean (eta film onak: Unforgiven, eta…). Baina ez dute apenas promozionatu, ni txiripaz konturatu nintzen.

    • Ufa! ETB K-Sat eta ETB 3, Canal Vasco… Gauza ezezagunak mugaz alde honetara.

  • ETBK-sat? ETB3? Keskesé sa?
    Nafarroako mugez bestaldeko kontuak dira…
    Guk analogikoan ikusi nahi iazten dugu ETB1, baina programazioak ez du laguntzen askotan. Haurrentazko ezer gutxi eta helduontzako saski-naski sinesgaitza: edonongo su-artifizialak, hangopuntako jaien berri, Julian lau sos zozketatu nahian, Atxapunteko dantza txapelketa…
    Helburua zein da? ETB1 ikuslerik gabe uztea lehen bai lehen itxi ahal izateko?
    Zergatik ez dituzte pasatzen saio interesgarri-asko horiek guztiak “a la vasca-española” (ETB2) Erriberan esaten duten bezala?