Katalunian zezenketak ilegal?
Ohikoa zaigu jada alde guztietan zezenketen aurkako plataforma eta alderdiak ikustea. Kultura taurinoa, izan ere, oso zaharkitua geratu den tradizio baten gisan ikusten dute herritar askok eta askok. Euskal Herrian mugimendu horren barne dira, PACMA (Partido Antitaurino Contra el Maltrato Animal) eta Euskadiko Plataforma Antitaurinoa besteak beste, nahikoa ezinegon sortzen dietelarik kapotearen eta banderillen zaleei. Baina mugimendu honek gure herrialdean duen pisua, Kataluniako mugimenduak duenarekin alderatzen badugu, oso ttiki geratzen gara.
Kataluniako Iniciativa Legislativa Popular (ILP) plataformak aurtengo abenduan sinadura bilketa hasi zuen animalien babeserako legea aldatzeko asmoz. Helburua 50.000 sinadura lortzea bazen ere, maiatzean amaiera eman zioten kanpainari, 180.000 firma lortuta. Babes handi honen laguntzaz, Kataluniako parlamentura eramango dute iniziatiba berria, eta han onartzen bada, zezenketak ilegalak izanen dira. Jada ERC-k(21 jarleku) eta ICV-k(12 jarleku) haien botoa aldekoa izango dela jakin arazi dute, beraz, jada guztira 33 aldeko boto ziurtatuta daude; orain gainontzeko 35 botoak CIU(48 jar.) eta PSC(37 jar.) alderdietatik atera beharko lirateke. Jenni-fer Berengueras, ILPko bozeramaleak, alderdietako kideei “zentzuz” bozkatzeko eskatu die bakoitzaren botoa independientea izan dadin, eta “interes partidistek” eraginik izan ez dezaten.
Espainian iraultza izan daitekeen lege honen aldeko plataformak sekulako babesa jaso du. Sinatzaileen artean aurkitzen dira; Salvador Pániker filosofoa, Pilar Rahola kazetaria, Forges marrazkilaria, edo Silvia Marso eta Pamela Anderson aktoreak.