Zergatik itxi nahi dute Beranduegi?
Argiako webgunean irakurri dugun legez Beranduegi saioko aurkezleek “aio pelaio!” esan dute 100. saioarekin batera. Euskal Herriko panorama digitalean haize frexkoa bezala sartu ziren Bereziartua, Brea eta konpainia. EiTB eta gainontzeko telebisten zahar usainaren gainetik, lan eskerga eginda sartu ere. Ikuslearen begietara web telebista saio bat astero argitaratzeak erraza dirudien arren, burukomin bat baino gehiago ematen duela badakigu. Bejondeizuela.
Gorka Bereziartua kazetariak #XXIenigma-ren ikerketa publiko egin zuen unetik beretik hasi ziren gauzak okertzen
Umore beltzarekin, kalitatezko erreportaje zein elkarrizketekin eta edizio profesional batekin lotu gaituzte pantailara. Asteroko karamelua izan da eguna ordenagailu parean igarotzen dugunontzat. Baina zergatik itxi nahi dute Beranduegi? Batere pisuzko arrazoirik eman gabe, eta ustezko naturaltasun faltsu batez eman nahi izan dute albistea, baina sasian ibili ginenok badakigu atzetik #XXIenigma dagoela.
Hemeroteka
XXI enigma, Gorka Bereziartuaren ikerketa from Zerdiok on Vimeo.
@zerdionk Niri gehiago mintzen nau @patxilopez -ek ezer ez esateak, nahiz eta berak badakien #XXIenigma -ren erantzuna, seguru.
XXI enigma, Gorka Bereziartuaren ikerketa from Zerdiok on Vimeo.
— Gorka Bereziartua (@boligorria) November 15, 2011
Hilabete pasa nuen #XXIenigma ri buruz dokumentazioa biltzen. Telefono dei anonimoak jasotzen hasi nintzen eta nire iturria mehatxatu zuten — Gorka Bereziartua (@boligorria) November 15, 2011
Gorka Bereziartua kazetariak #XXIenigma-ren ikerketa publiko egin zuen unetik beretik hasi ziren gauzak okertzen, eta ez dugu ahaztuko nola ixildu zen egun batetik bestera. Noski, #XXIenigma argitu gabe utziz. Rosa Diez bezalako politikariek zer esana izan zuten…
#XXIenigma kazetari ona ezin da kikildu. Enigma madarikatua, zenbat buruhauste eta gau lo hartu ezinik? Noizko erantzuna? — Iñaki Larrañaga (@InakiLarra) March 20, 2012
#XXIenigma denok pentsatu dugu noizpait… inor ez da ausartu galdetzera… inor ez da ausartu ikertzera… ikaragatik ote? — Oier Aranzabal (@zerdionk) November 15, 2011
Ez dakit oker nabilen, baina Odón Elorza irratian #XXIenigma-ri buruz hitzegiten zegoela iruditu zait. — Angel Aldarondo (@tipitto) November 16, 2011
Bereziartua izan zen tajuz ikertzera ausartu zen bakarra, eta garesti ordaindu behar izan zuen arlo pertsonalean. Orain, ez dugu onartuko Euskal Herrian azken aldian ikusi dugun kazetaritza produktu onenetakoa popatik hartzera bidaltzea, #XXIenigma ikertu izanagatik. Egia nahi dugu.
Azken ordua:
. @zerdionk, konfidentziai: @beranduegi-koei mehatxu egin nien, “uzten baduzue dimitituko dut”. Ez didade kasurik egin eta hitza bete dut
— Xabier Letona (@xletona) June 19, 2013
Kaixo!
Hau irakurrita zeharo galduta nabil.
Goizean irakurri dut Beranduegiren azken saioa izango dela gaurkoa eta pena handia hartu dut egia esan. Orain berriz #XXIEnigma -ren kontu hau irakurrita ez dut ezer ulertzen. Gorka Bereziartuak egin zuen ikerketa horri buruz ez nekien ezer, ez eta izandako ondorio edota sortutako iskanbilari buruz ere. Asko interesatzen zait kontua eta jakinmin handia piztu dit. Hau guztia zertaz doan jakiteko nora jo dezaket? Azalpenak non bilatu ahal ditzaket? Mila esker laguntzagatik aldez aurretik.
Twitterretik esaten dutenez Beranduegikoek prentsaurreko bat emango dute argitzeko.
Ni ere ez naiz ausartzen gehiegi sartzen gaian… ez dut nahi Bereziartuak bezala amaitu. Nahikoa egin dut ixilean zegoen gai zahar hau berriz haizatzen.
Ondo da, milesker Oier!
benetan jakinmin eta kezka handia sortu didala kontu honek. Ea gertatu zenaz enteratzen naizen eta hain larria ez den. Azaltzen duzuen moduaren arabera ez du batere itxura onik eta…
Esaten nuen nik kontuaz ez zela ezer esaten aspaldian.
Pena ikaragarria litzateke Beranduegi bezalako saio bat, lokaztutako halako kontu batengatik
galtzea. Animo Argia! Eutsi!
Jajaj Rosa Diezen mezua etzan ba Gorka Maneirorentzat izango?
Ze broma dakarzue oaingoan?
Jej mesfidatia nazela esango diazue, baña tremendismo honek grazia in dit…
Ez da izango uda datorrela ta Beranduegikoak oporretara doazela?
Edonola re: AUPA BERANDUEGI! Lagunartean komentatuenetakoak zeate, Zaldieroa, Lakasta eta beste batzukin batera. Zuen tokitxoa lortu dezue, merezita.
Aurrekoan, Aintzane EAJkoen altzora… gaurkoan, Gorka Rosaren magalera… zer ez dugu ikusiko oraindik???
Inoiz ez da beranduegi?
Bildu eta PP Zarautzen ‘ezkerreko’ politikak adosten TAOren inguruan… Jamaika ikusteko jaio gara!
Nire elkartasuna helarazi nahi diot Gorka Bereziartuari. Ez zuen XXI enigma behar beste tentuz jorratu eta ondorioak pairatuko ditugu Beranduegiren jarraitzaile guztiok.
Ez daitezela gelditu makinak!!
Gaur Xabier Letonak dimititu du. Kasualitatea? Ez dut uste.
Joe, eta zer demontre da orduan gertatzen ari dena, ba? Bistan da hortaz ez duzuela hitzik egin nahi, baina ni harrituta nago misterio honekin eta informatzea gustatuko litzaidake, baina ez dakit nola.
Beharbada arazo pertsonala da, baina ez dut ezertxo ere ulertzen azken bi egunetan piztu den polemika honetaz. Norbaitek azalduko lidake, mesedez, zer gertatu den?
Aupa, benetan,
ni ez naiz gehiago sartuko kontuan.
Nahikoa presio jasan dut azken bi egun hauetan.
Idatzi argiako postara, ea argibiderik ematen dizuten.
Oier, ez zait batere zilegi iruditzen kontua hemen uztea. Zeuk atera duzu gaia eta zeuk heldu behar duzu azkenari. Harria bota eta eskua eskutatu nahi duzu orain? Argi dago besteok baino gehiago dakizula zuk, antza, eta erantzukizunari ihes egin nahi diozu? Baina, egia esan, ezin dut sinistu presio horiek jaso dituzunik. Zeure burua nabarmendu nahian zabailtzala esango nuke, agian ez dakizula iradokitzen duzun adina. Batean ala bestean, asko jakin ala ez, zuk egiten ez baduzu, besteok egin beharko dugu. Nik nire alea, behintzat.
*
Ez dut ukatuko: ez dut pena handirik sentitzen gertatutakoaz, ez bada Argiako profesionalengatik, eta horiengadik aparte uzten dut Gorka. Baina haiek ere sumatu behar zuten gertatzen ari zena. Letonak dimisioa aurkeztu, behintzat!
*
Gaia erredakziora iritsi zenean, Gorkak tema hartu omen zuen bere gain hartzeko, eta zer egin zuen gero? Bada, ikerketa aurreratuta zeukanean, erreportai serioa egiteari uko egin zion, gaiak merezi omen ez zuelako. Arbelaitzen esku zezakeen, adibidez, baina umorezko atalera eraman nahiago izan zuen, horretan tematu berriro, dimisioarekin ere mehatxatu! Eta, jakina, egia ezkutatu ezin baduzu hobe da gutxiestea, zurrumurru barregarritzat aurkeztea umorezko atalean. Jokaldia ezin hobeto atera zaio/e. Nik ez daukat zalantzarik: presioak aurretik zetozen eta Gorka aurretik ere “erosita” zegoen. Mingarria bada ere, egia esan behar da. Orain laguna babestu nahi duzu, Oier? Ni ez nauzu engainatuko.
Brkatu akatsak, baina nahiko aztoratu nabil kontu honekin.
Hau zer da, katxondeoa edo serioan zabiltzate?
Nik ya ez dakit ze ostia gertatu den eta gertatzen ari den, baina benetan kezkatzen nauen asuntoa da, dirudienez oso serioa da. Jendea hitz egiteko beldurrez? Edozer dela ere horixe nahikoa da gaiaren larritasuna azaleratzeko. Ez dakit zertaz doan, ez dut ezer ulertzen, baina aztoratzen nau kontuak eta amorrarazten nau informatu nahi eta ezinak. Gaia hona jaurti eta gero azalpenak “ezin emanaz”. Baina zer ari da gertatzen? Hain larria al da? Ze mehatxu edo presio mota dituzue ba? Ya edozer pentsatzen ari naiz… barkatuko didazue astun jartzen ari banaiz baina…
Nik zeharka jakin dut gertatutakoaren berri eta oraindik ere sinestu ezinik nabil, gezurra dirudi halakoak jazotzea, zerbait egin beharko litzateke, honek soka luzea ekar lezake eta.
Ni ere harritu ninduen, baina zer egin behar dugu?
Arlo pertsonalean zipriztindu nau guzti honek eta eztabaida hemen amaitutzat ematea eskatuko nizueke. Lurpera dezagun behingoz XXI enigma guztion mesederako.
nik zuen hitzak errespetatuko ditut, eta dirudienez arrazoiak dituzue kontuaz azalpenik ez emateko. Ezin ulertuta nabil, kezka sortzen dit kontua nondik joan daitekeen imajinatze hutsak, baina ez daukat ideiarik eta jakinmin handia sortzen dit. Ez morboagatik edota “inplikatuta” egon zaretenongatik, gertatu dena jakiteagatik baizik. Esan bezala, zuen erabakia errespetatzen dut, ondorioak izan badituzue edo izan ahal badituzue hitzik egin nahi ez izatea, baina Gonzalok esan duen bezala, gaia atera, karameloa erakutsi eta zalaparta sortzean karameloa ezkutatzea eta gu horrela uztea ez zait batere detalle polita iruditzen.
Frogak desegiten hasi dira. Laster beranduegi izango da makinak gelditzeko, egia jakiteko, edo agian lehenago zen berandu. http://izparringia.net/2013/06/beranduegik-gorbata-zatiak-salduko-ditu-zorrak-kitatzeko/