Zertan dabil Urkullu euskararen diruarekin?

Aurrekontu proiektuaren 9.316.657.000 euroetatik, %1,07 euskararen sustapenerako. Iaz baino 10,1 milioi gutxiago, nahiz eta 2012ko aurrekontu osoaren %0,2 igo. Hori Urkulluren proposamena, kanpainan kontrakoa esan zuen arren.Lopezek PPren babesarekin 2010 eta 2011 urteetan %1,15 eta %1,10 bideratu zuen, hurrenez hurren.
iñigo urkullu

Iñaki Iriondok Garan jaso duen informazioak zabaldu du datua lau haizetara: 2005etik ez da hain diru gutxi erabili Jaurlaritzan euskara sustatzeko. Patxi Lopezek 2010 eta 2011 urteetan diru gehiago bideratu zuen euskararen sustapenera, bai absolutuki bai proportzionalki kontatuz. Juan Jose Ibarretxek 2006an erabilitako %1,40ko gehiengotik urruti gelditu da.

Dena den, 2013ko aurrekontu proiektuak aurrera egiteko aukera gutxi ditu. Iriondoren arabera, “orain galdera ez da norekin nahi dituen Jaurlaritzak aurrekontuak aurrera atera, baizik eta onartzea nahi dituen ala ez”. 2012ko aurrekontuen luzapenera joz gero a posteriori jakingo da euskararen sustapenean egindako gastuaren zehatza.

Orain lehendakari den Iñigo Urkullu jeltzaleak hauteskunde kanpainan Hamaika Telebistan esan zuen ez zuela murrizketarik egingo euskaran, “lehentasuna delako”.

  • Pello Urzelai: Euskara sustatzeko politiketarako diru gehiago egongo da aurrekontuetan?lehentasuna izango da?
  • Iñigo Urkullu: Bai. Kultura gure izaeraren sena da eta horretan ez da izan behar murrizketarik eta euskaran are gutxiago.

2 pentsamendu “Zertan dabil Urkullu euskararen diruarekin?”-ri buruz