Konpromisoa, giza eskubideak, profesionaltasuna eta Euskara, Surioren apustua
Euskaraz eta gazteleraz EITBko langileen aurrean egindako hitzaldian, Alberto Suriok, irrati telebista konprometitu baten aldeko apustua egingo duela esan du.
Euskaldunon giza eskubideak, aniztasuna eta askatasunaren defendatu, marko juridikoa eta autogobernua errespetatu, biolentzia deslegitimatu, biktimen memoria aldarrikatu eta bakearen kultura bultzatu. Horiek izango dira taldearen baloreak.
Programazio aldetik, EITBn albistegiek eta entretenimenduak espazio berezia izango dutela adierazi du EITB lehiakorra eta audientzia liderra bihurtzeko. Era berean, Euskara bultzatzeko eta gure hizkuntzari prestigio soziala emateko ahaleginak egingo dituela esan du.
Aurreko zuzendaritzari egindako lanagatik eskerrak emanez, EITBko langileen profesionaltasuna eta haienganako konfiantza azpimarratu du, beti ere autokonplazentziatik ihes egin behar dela gogoatuz.
“Ez nator inori lezioak ematera, ilusioa transmititzera baizik”, esan du Suriok. Etxeko profesionaletatik abiatuta, etapa berri bati ekiteko talde profesionala osatzea duela helburu adierazi du, EITBko “itsasontzian” guztiek baitute tokia.
ETAk hildako eta mehatxatutako kazetariak izan ditu gogoan hitzaldian, baita Eduardo Puelles pasa den Ostiralean hil zuten polizia ere.
Informazio gehiago: eitb.com