Garaipena eta errekorra Didier Zago eta Oihana Kortazarrentzat
Zagok 38 minutu eta 36 segundo erabili zituen Anboto gaina hartzeko. Iaz Raul Garcíak 42.22ko denbora egin zuen. Oihana Kortazarrek 49.41eko denboran osatu zuen kilometro bertikala; Alizia Romeroren 2008ko marka 54.38an zegoen.
Gizonetan Jessed Hernández izan zen bigarren -1.05era- eta Agustí Roc hirugarren -1.06ra-. Emakumeetan Espainiako txapeldun den Oihana Kortazarren atzetik Izaskun Zubizarreta eta Nerea Amilibia helmugaratu ziren.Ia 200 lagunek -20 emakume- parte hartu zuten lasterketan.