EITBko marroia, uste baino marroiago
EiTBko zuzendari izan behar zuen Mikel Agirreren bapateko eta ustekabeko ukoak denok gintuen harritu atzo. Gaiak itxita ematen zuen arren, albiste honekin, burutapen eta kiniela guztiak airean dira sarean. Kabiz kabi, txioz txio. Batzuek, gainera zetorkion marroia zela-eta uko egin zuela zioten arren, gaurko Garak ustezko korrupzio kasu batekin lotzen du Agirre. Bere sozio Juan Diego Casalsi, EiTBren izenean Vilau Mediari emandako 700.000 euroko bermea sinatu izana leporatzen zaio. Surioren zuzendaritza erakundean sartu baino astebete lehenago. Ez du usain onik gero.
Mikel Agirreren sozioari Surioren taldea sartu baino astebete lehenago, EiTBren izenean 700.000 euroko bermea sinatu izana leporatzen zaio
700.000 euroko zulo hori dela eta Suriok zuzendutako EiTBk, gastuei aurre egiteko, hainbat mozketa egin behar izan dituzte. ‘Mihiluze’, ‘DBH’ edo ‘Kantuan ari’ programetan egin ere Gararen arabera. Beraz, EAJren aroan (Andoni Ortuzarrenean), EiTBk 700.000 euroko berme bat sinatzen du enpresa batekin Lopezen zuzendaritza berria sartu baino astebete lehenago. Eta Suriok zulo hori estaltzeko euskarazko hiru programa garrantzitsuetan mozketak egiten ditu. Eta gero EAJk, berriz itzultzean, bermea sinatu zuenaren sozioari eskaintzen dio zuzendaritza postua PSE berarekin adostuta. Baina noski honek uko egiten du, bai baitaki bere sozioa auziperatuko dutela. Zerbait ulertu duzue? Nik gutxi. Ustel usaina du honek ala?
700.000 euroko zuloa estaltzeko Mihiluze, DBH eta Kantuan ari programentan mozketak egin ditu Surioren zuzendaritzak besteak beste
Jaime Otamendi EiTBko hurrengo zuzendaria?
Kaka zahar guzti honen gainetik ateratzen den izena Jaime Otamendirena da. Dirudienez bera izan ei da EiTBko zuzendari berria. Aztertzen ari omen da behintzat. Urte luzeetako eskarmentua du ofizioan, eta lehenago ere izana da albistegietako buru. Oroitzen dut nola lehendakari izango zela jakin, eta Patxi Lopezi egin zion lehen elkarrizketa. Ahoan batere goroldiorik gabe egin ere.
#Diotenez gaur telefonoa sutan zeukan RT: @naiz_info: Jaime Otamendi estudia dirigir EITB tras la renuncia de Agirre bit.ly/XZ7leH
— Gorka Bereziartua (@boligorria) 2013 otsaila 26
Izen horiek hor jarri dituenak arrastorik ere ez du zertan dabilen. Behin Unibertsitateko jendea izendatzen hasita, non dago Ramon Zallo, esaterako? Hala ere, hortik jo baino lehen, beste izen batzuk jarriko nituzke lehenago, denak ere EAJren orbitakoak: Bingen Zupiria, Julian Beloki, Odile Kruzeta… Ongi da eztabaida piztu nahi izatea, baina zentzu apur batez behar litzateke egin eta ez nolanahi.
RT @zuzeu: EITBko marroia, uste baino marroiago. Jaime Otamendi zuzendari berria? http://t.co/uUxFK05oHz
RT @zuzeu: EITBko marroia, uste baino marroiago. Jaime Otamendi zuzendari berria? http://t.co/uUxFK05oHz
RT @zuzeu: EITBko marroia, uste baino marroiago. Jaime Otamendi zuzendari berria? http://t.co/uUxFK05oHz
Eskerrik asko bihotzez sintesi honegatik.