Sozialistak lotsagorritu zituen sozialista
Gutxitan ikusten ditugu halakoak, gutxiegi bai espainiar zein frantziar estatuetako, bai Euskal Herriko alderdi monokromatikoetan. Kritikak autotik ez du batere, kritikak eta aldaketarako deiak kalean geratu ohi dira. Bada, Beatriz Talegón Nazioarteko Gazte Sozialisten batasuneko kideak, 5 izarreko Hotel batean botatako diskurtsoak, PSOEko hainbat lotsagorritu zuen. Beno edo ez, agian lotsa ere ez baitzaie geratzen.
Hala ere, ez du gustua ematen Talegoni entzuteak?
RT @zuzeu: Beatriz Talegón: Sozialistak lotsagorritu zituen sozialista http://t.co/0fnL3sbo
Niri ez dit batere gusturik eman Talegoni entzuteak. Asmoz beterik egongo da, baina infernurako bidea ere asmo onez lauzaturik omen dago. PSOEn iraultzaz edo internaziolismoaz aritzeko, edo zinismoa edo buru-nahaste ederra eduki behar da. Kasu honetan, bigarrena ematen du. Baina neska hau noiz sartu zen PSOEn? Felipe Gonzalezek neofrankismoaren sistema legitimatu ondoren, GAL antolatu ondoren, hamaika ustelkeria kasuren ondoren, politika ekonomiko neoliberal hutsa bultzatu ondoren… Eta engainaturik sentitzen da? PsocialistaOE siglak nahastu al zuen? Okerrena ez da bere despistea, azpian ematen duen diskurtsoa baizik: “PSOE ezkerreko alderdia da, norabidea galdu duen arren”. Eta ez, ikusten dena da eta kitto.
Itxura hutsa da!
http://jsmutxamel.blogspot.com.es/2013/02/carta-abierta-beatriz-talegon.html
Zergatik ez da partidutik joan?
Hemen azalpena:
http://jsmutxamel.blogspot.com.es/
Ba neri interesgarria egin zait, eta sinesgarria. Sinesten det neska honek gauzak aldatu nahi dituela, eta ez diotela utzi nahi, ez berari, ez beste inorri ere. “Lider” horiek oso ongi bizi direlako besteengan pentsatu gabe.
Lider horiek klase boteredunaren parte dira. Klase horren zerbitzura daude lehenik. Beatriz Talegón ere, gazteen egoeraren aurrean bere alderdiak duen jarrera ezaxolagatik kritiko agertu arren, lehenik klase boteredunaren zerbitzaria da, gero, egoera makurrenetan, besteena. PSOEren bidez iraultzaren moduko zerbait etorriko dela uste duen PSOEko liberatua ezjakina da ezjakina izatea nahi duelako, hala zinikoa duen egoera erosotik gazteentzako “guaia” izan nahi duelako. G. Etxaguerekin ados nago.
RT @zuzeu: Beatriz Talegón: Sozialistak lotsagorritu zituen sozialista http://t.co/0fnL3sbo
RT @zuzeu: Beatriz Talegón: Sozialistak lotsagorritu zituen sozialista http://t.co/0fnL3sbo
sozialistak
Itxurakeria, hitz politak besterik ez.
Gaur Cuatron egon da eta ez da hain kritikoa izan, parre eragin dit Papademos gorestu dunean, PAPADEMOS Greziako PSOEko buruzagia, Grezian izugarrizko murrizketak aplikatu duen taldea eta bere bozkatzaileen %70a edo galdu duen Lehendakaria. Neska hau Bruselasen egiten du lan PSOErentzako, hauek erraten duten guztia itxurakeriak dira beti, inuzente (tuntuna ez esateagatik) izan behar da hauei ezer sinisteko. Gauza ez da zer esaten duten, zer egiten duten baizik, eta egin dituzten barrabaakeriak jartzeko ez dago lekurik hemen.