Desnutrizioaren kontra: RUTH
Ready-to-Use Therapeutic Food erabiltzeko prest dauden elikagai terapeutikoak dira. Hauen bidez herrialde txiroetan desnutrizioa pairatzen duten haurrak sendatzen saiatzen dira.
RUTF elikagaiak poltsa hermetikotan banatzen zaizkie amei; poltsa bakoitzean 500 kaloriako pasta moduko bat dute, oso elikagarria da: pasta hori esne-hautsez, kakahuetez, olioz, azukrez eta haur batek, edoskitze-fasearen ondoren, ondo hazteko behar-beharrezkoak dituen beste oinarrizko 40 elikagaiz osatuta dago.
Elikagai horiek Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak erabiltzen ditu oso eraginkorrak direlako. Bilbon, horren inguruko erakusketa bat izango dugu ekainaren 25etik 28ra Areatzan.