Polizia espainiarra etorkin senegaldarra bortizki atxilotzen
Ia bederatzi minutu luze den bideo honetan, gizon bat ikus daiteke lurrean ahozpez lotuta. Polizia iturriek aditzera eman dutenez, Senegalera itzularazi nahi zuten gaizkile bat zen, eta hegazkinean sartu nahi ez zuela eta, ohiko protokoloa ezarri zitzaion.
Katalunyako Esquerra Republicanak bideo hori Espainiako Kongresuan ikusia izan dadin nahi du orain, Barne Ministroa den Alfredo Perez Rubalcaba bertan delarik. Honek beharrezkoak diren argipideak eman ditzan nahi du ERCk, uste baitu gizona lurrean horrela lotzea ez dela irudirik hoberena bere burua moderno eta demokratikotzat daukan herrialde batentzat.
Halaber, ERCk adierazi du, bideo honetakoa adibide bat baizik ez dela etorkinekin gertatzen diren hainbeste eta hainbeste gertaeraren aurrean.
Kasualitatea bada ere, bideo hau, Mossos d’Escuadra zenbait 600 euroko isuna ordaintzera zigortu eta biharamunera ezagutu zen.