Antxoaren biomasa handitu da, baina “arreta muga”ren barruan
Jon Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantzaren Garapenerako sailburuordeak, eta Rogelio Pozo, Azti-Tecnalia institutuko zuzendari nagusiak, gaur aurkeztu dute Bizkaiko Golkoko antxoaren biomasaren egoera zein den erakusten duen txosten zientifikoa.
Txosten horren arabera, Bizkaiko Golkoko antxoaren biomasa errekuperatu egin da azken urtean, baina oraindik Europako Batzordeak ezarritako “arreta muga” ez du gainditu. Muga hori 33.000 tonatan ezarrita dago eta, kopuru hori gaindituz gero, 2005etik itxita dagoen antxoaren arrantzaldia berriz irekiko litzateke. Hala ere, Europako Batzordearen baitan, Espainia eta Frantziako agintariek hitzarmen bat sinatuta dute. Hitzarmen horren arabera, antxoaren biomasa 24.000 tonatik gorakoa balitz, arrantzaldia irekitzeko erabakia hartuko lukete herrialde biek, beti ere jarduera iraunkor eta arduratsua ziurtatuko luketen neurriak adostuz.
Europako Batzorde Tekniko, Ekonomiko eta Zientifikoak, aste honetan bertan, AZTI-Teknaliak eginiko ikerketa hau eta Frantziako IFREMER institutuak egindako beste bat aztertuko ditu. Ondoren, txosten zientifikoa bidaliko dio Europako Batzordeari eta ekainaren 30ean erabakiko dute Bruselan antxoaren arrantzaldia berriz irekiko duten ala ez.
[…] tamaina zenbatekoa den zehazteko orduan. Alde handia dago bata eta bestearen artean. Izan ere, AZTI-Tecnaliako biologoek orain aste pare bat argitaratutako ikerketak dio 28.000 tonakoa dela Bizkaiko Golkoko antxoaren biomasa. Aldea ez da hutsala, AZTI-Tecnaliaren […]