Eskandalua: PSOEk bozken kontaketa trabatzeko agindua bere ordezkariei
![Rubalcaba malababa cc-by:ivalladt](https://zuzeu.eus/wp-content/uploads/2009/06/ivalladt-462x346.jpg)
Cadizko PSOEren ordezkari bati eskapatu zitzaion Hauteskunde Batzorde Probintzialeko saio istilutsuan. Alderdiaren bi agindu zeuzkan:
-Ez zalantzan jarri euskarri informatikoa boto kontaketa egiaztatzeko tresna gisa.
-Ez sartu botoen erabateko errebisio zereginetan.
Beraz ondoriozta genezake horiexek izan direla PSOEk Hauteskunde Batzorde Probintzialetan zeuzkan militanteei banatutako jarraibideak.
Cadizko ekitaldiaren kontaketa kafkianoa da. II-HE.ko ordezkariak, Hauteskunde Legea eskuan, 8 orduko borroka izan zuen presidentearekin. Etzuen lortu boto-paperak gutunazaletatik ateratzea. Paripe bat izan zen, baina hori bai, presidenteak mehatxu, koakzio eta garraisiak erabili zituen II-HE.ko ordezkariaren aurka.
Irakurri kontaketa osoa hemen: http://ttiki.com/4384