Txorizoen izen eta abizenak

Txorizoen izen eta abizenak

Duela gutxi polemika izan genuen, New York Timesek ustez publikatutako izen batzuk tarteko. Ustez haien dirua Suitzan zuten aberatsen zerrenda bat zen, eta Josu Jon Imaz zen haietako bat. Ustez eta ustez, zalantzan jarri zuten askok, gezurtatzera iritsi ziren beste batzuk, baina inork ez zuen daturik eman. Bada Julio Anguitak ere salatu ditu “txorizook”, Vincent Navarro katedradunaren artikuluan oinarrituta. Uste hauek ustel usaina dute.



Txorizoen izen eta abizenak

Txorizoen izen eta abizenak Txorizoen izen eta abizenak Txorizoen izen eta abizenak

6 pentsamendu “Txorizoen izen eta abizenak”-ri buruz

  • Josu Jon Imaz ere bai?

  • http://www.vnavarro.org/?p=7946

    Eta zuk txerriaren usaina duzu…. gezurti nazkagarri eta madarikatua!

  • Amonamantangorri 2012-12-02 21:03

    Azurza Jauna:
    .
    URRIAREN 15EAN Navarro irakasleak berak salatu zuen, ”La banca, el fraude fiscal y el New York Times” izeneko artikuluaren gezurrezko bertsio bat zebilela interneten. http://www.vnavarro.org/?p=7946
    .
    Cuadrak ofizialki barkamena eskatu behar izan zuen hanka-sartu eta hurrengo egunean. Julio Anguitaren bideo hori AZAROAN egindako programa batekoa da. Biek badute bekatua, baina oraindik ere izen-zerrenda horri sinesgarritasuna ematen diotenek askoz ere bekatu handiagoa dute.
    .
    Kontu honek guztiak, nire ustez, interneten dabilen informazioa zeinen gaizki erabiltzen den erakusten digu.

  • Mario Azurza 2012-12-03 10:45

    Egunero konektatuta ez ibiltzearen ajeak… Barka bezate Imazek eta politikatik multinazionalekin kontratu milioitsuak sinatzera pasa diren gainontzeko giza gaixoek.

    • Amonamantangorri 2012-12-03 19:27

      Utzi itzak demagogiak, eta eska ezak barkamena, batez ere horrelako txorakeriek kalitate oneko kazetaritzari sekulako kaltea dakarkiotelako.