Gabonetako ordainsariarekin zer egin?

Azken egunetako txerri gantxoa izan da, buruhaustea hainbat erakunderentzat eta arazoa funtzionario askoren poltsikoarentzat. Zer egin gabonetako ordainsariarekin? Rajoyren dekretua medio, funtzionarioei kendu egin zaie ordainsari gehigarria, Idoia Mendiak ordea, atzo zioen Eusko Jaurlaritzak ordaindu egingo diela EAEko langile publikoei. Pentsiodunak aldiz, kexu dira, haiek jasotzen duten ordaina ez baita nahikoa askotan hilabete bukaerara heltzeko. Zuk zer egingo zenuke ordainsariarekin?

 

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.