28 erakundek jasoko dute BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria
Eusko Jaurlaritzak azaroaren 22an banatuko ditu BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriak. 28 erakundek jasoko dute errekonozimendua, 28 erakunde horietatik 9k goi-mailako urrezkoBIKAIN egiaztatu dute; 12k tartekoa den zilarrezkoa eta 7k oinarrizkoa. Lurraldebanaketari dagokionez berriz, erakunde horietatik 9 Bizkaikoak dira, 18 Gipuzkoakoak eta 1 Arabakoa.
BIKAIN kanpo-ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da. Ebaluazio horretan EMEn (Erreferentzia Marko Estandarrean) jasotako itemak zein hizkuntzatan egin ohi diren, eta nola kudeatzen diren egiaztatzen da, besteak beste. Ebaluatzen diren alorrakhauek dira: Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo harremanak, barne harremanak eta hizkuntza kudeaketa.