Aritz Aranburu ‘Surfing All Stars’ ekitalditik gertu
Ekainaren 27tik eta Uztailaren 5era Brasilen ospatuko den Hang Loose Santa Catarina Pro Brasil txapelketaren ostean munduko surfista onenen artean hamar aukeratuko dituzte garrantzi handiko ekitaldi baterako.
Californiako Huntington Beachen, Hurley US Open of Surfing txapelketako programazioaren barruan, munduko azken lau txapeldunak eta jendearen botoekin aukeratutako beste seik hartuko dute parte. Besteak beste, golf txapelketa batean, autografo sesio batean eta bereziki Huntington Beachen egingo den ‘Expression Session‘ batean parte hartuko dute Uztailaren 26 eta 27an egingo den ‘2009 Surfing All Stars’ . NBAko partida surf mundura ekarrita.
Jakinean euskaldunak ez gariela asko eta ordenagailu bakoitzetik boto bakarra egin dezakegula, garrantzi handia dauka geure bozak.
Beraz bozkatu dezagun guztiok Aritzen alde. Aupa Aritz, hoberena haiz!
http://www.youtube.com/watch?v=BMdvOPA5znI