#Iñigocabacas

Cabacas 

Gehienok espero baina jaso nahi ez genuen albistea iritsi zen atzo. Hil egin zen aurreko astean Bilbon Athleticek izandako partiduaren ostean ertzainek zauritu zuten mutil gaztea. Iñigo Cabacas du izena, nahiz eta EITBk eta beste hedabide batzuek Iñaki Cabacas, Iñigo Carabaca eta bestelako izenekin aurkeztu.

Atzo arte ez da apenas jazo zenaren inguruko albisterik zabaldu hedabideetan. Pare bat datu bakarrik genizkigun:

-Iñigo Athletiken garaipena opatzen zegoela Indautxuko herrikoaren aurrean

-Bapatean ertzainak etorri eta zauritu egin zela

Gutxi gehiago zabaldu zen hedabideetan.

Baina asko izan dira aurpegia eman dutenak, lekuko ugari agertu dira Iñigo Cabacas zauritu zuena ertzain batek botatako gomazko pilota bat izan zela ziurtatzen. Baina entzungogor egin eta “ustez” hitz egiten jarraitu dute hitz egin beharko luketenek.

Lekuko asko adierazi dira, baina non zeuden/daude orain arte Azkuna jauna, Ares eta beste hainbeste? Athletic bera ere adiearazi izan ez balitz ez ginateke ohartu ere egingo, sartu beraien web orrian eta ulertuko duzue.

Gaur arte Aste Santuetako bidaiak izan dira albiste nabarmenenak. Hori eta eguraldia. Oporretan joateko beste diru daukatenak eguraldiaren inguruan informaturik mantentzea garrantzitsuagoa baita beste ezer baino.

Atzo hil zen 28 urtetako basauritarra. Eguerdiko ordu batean irten zen argitara albistea. Orduan zabaldu zen, baita ere, hil orduko mutila aurkitzen zen egoera. Arnasteko makina baten beharra zeukan, koman zegoen, garezurra hautsirik. Idazte hutsak sentsazio ezatsegin asko dakazkit. Zailak definitzen. #Gorrotoa #Inpotentzia #Miña #Tristura #Bidegabekeria #OSTIA

Ez nuen ezagutzen baina nire hurbileko norbait balitz bezala sentitzen dut.

Atzo omenaldia egin zitzaion Bilbon, zauritu zuten lekuan bertan. Irudiak gogorrak dira. Bideoak eta argazkiak eskegi dituzte facebooken Iñigon omenez egin duten orrialdean. Bihotzak ere buelta ematekoak. Edonor, gertatutakoaren berri jakin gabe ere, unkituko luketenak.

Aipatutako orrialde horretan ere agertu da lekukoren bat edo beste. Izugarrizko eztanda izan da, 9.445 kide dauzka eta bakoitza bere ekarpenak egiten ari da. Batzuk egun hartan bizitakoa kontatzen, beste batzuk gertaera hau salatzeko ideiak ematen, beste batzuk doluminak ematen, baina denak ekarpenak egiten. Arazo bat sortu da gaur, ordea. Bat-batean ezin baita orrialde horretan idatzi, argitaratu nahi dena idaztean geroxeago saiatzeko eskatzen hasi da derepente sare soziala. Arraroa ezta? Eneee…Zer pasatzen ote da? Ezin idatzi izanaz aparte, ugari dira ezabatu diren mezuak, eta kasualitatez lekukoenak izan dira ezabatu diren iruzkinak.

Prentsaurreko bat eman du gaur eguerdian Rodolfo Aresek, Cabacasen heriotzaren berri jaso eta 24 odura. Iñigoren heriotzaren inguruko hipotesi guztiak “irekita” daudela adierazi du, balitekeela gomazko pilota baten ondorioz hil izana, baina oraindik inork ez dakiela ezer. Basurtuko ospitalera eraman bezain laster, ez ahal zuten medikuek garezurra nola hautsi igarri? Igarri egin behar zen zauri hori nola egin zuen, edo behintzat, ez zuela lurrera erorita egin. Oso zauri ezberdinak izango lirateke bata eta bestea. Horretaz aparte ez du askoz gehiago esan. Ez du argitu ertzainen patruila zertarako hurbildu zen. Betiko esaldiak bota ditu, ertzainekiko agresio handia dagoela eta horiek defendatu egin behar direla, esate baterako. #betikoleloa

Twitterrean ere eztanda handia izan zuen Cabacasen gaiak. Albisteak argia ikusi eta trending topic bilakatu zen 10 bat minututara. Ordu askotan zehar izan zen TT. Gaur ere izango zenaren ustea nuen, baina zoritxarrez arrainen memoria daukagu, eta jendea ahaztu egin da jadanik. Baian ahaztezina den gertaeretariko bat da. Ez da ahaztu behar.#ahaztezina da oso.

Beste hedabide batzuek egin ez zutena egin zen twitterrean. Askoz ere denbora gehiago eskeini zitzaion sare sozial horretan. EITBk segundu eskas batzuk besterik ez baitzizkion eskeini jazotakoari. Nahikoa mutila hil egin dela esan eta beste albiste batera jauzi egiteko. Ez zen albistegia horrekin zabaldu, gainera, zein izango da ba lehen albistea? Aste Santuetan oporretan joan zirenak etxera bueltatzen ari direla, #noski

Asko izan ziren albisteak beste hizkuntza batzuetara itzuli eta twitter bidez zabaldu zituztenak, katalanez, frantsesez eta ingelesez irakurri ahal izan zen, besteak beste. Izugarrizko lana egin zuen jendeak gertaera salatzeko. Baina berriro diot, #EZDANAHIKOA. Zerbait gehiago egin behar da, #entzungaitzaten, hau berriro gertatu ez dadin eta ahaztu ez dezagun.

Ez dakit zer gehiago esan. Harrigarria da Euskal Herrian Ertzaintzaren aldetik bizi duguna. Errepresio hau #ezdanormala.

Iñigo Cabacasen kasuaren ingurukoa izan da gaurko “Ni Más Ni Menos” saioa, eta lekuko batek hots egin du. Ez naiz bere izenaz oroitzen baina 45 urtetako gizonezko bat zen eta Iñigogandik bi metrotara zegoela esan du dena gertatu zen momentu berean. Dardar egiten zion ahotsak hiz egitean, #hotzikarak eragin dizkit. Bera izan zitekeen. Iñigori egokitu zitzaion pilota. Gizonaren hitzetan ez zegoen iskanbilarik, ez zen ezer gertatu etzainak agertzeko. Inork ez omen zien deitu. Konglomerazioa zegoela esan du, baita erdiak eta bi mozkor zeudela ere. Baina denak zeudela Athleticen garaipena pozez ospatzen. Iskanbilarik gabe, ezer puskatu gabe.

Beno, facebooketik testigantza guztiak ezabatu orduko, sare sozialeko bilatzailean “Justicia para Iñigo Cabacas Liceranzu” sartu letra larriz eta egin orrialdera batzeko eskaria. Zenbat eta gehiago garen hobeto. Eta idatzi orduko gorde ezazue word batean, bada ezbada.

Gaurkoan ez dut argazkirik sartu bidalketan, ez baitago hau definitzeko argazkirik, eta bereak jartzea gogorregia iruditzen zait..

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara