Villalobosi ez zaizkio Sabino Cuadraren hitzak gustatzen
Juan Carlos erregearen estilo bertsuan, porque no te callaska ixildu zuen Celia Villalobos Espainiako Kongresuko presidente ordeak Sabino Cuadra. Arrazoi bakarragatik: ez zitzaizkion entzundako hitzak gustatu.
Atzo gertatu zen. Aberastasunaren banaketaren inguruko mozio baten defentsan ari zen Amaiurko bozeramale Sabino Cuadra, New York Timesek publikatutako datu batzuk haizatu zituenean. Diputatu nafarrak salatu zuen dirua aitortu gabe zuten 659 espainiarren artean politikari ezagunak zeudela, tartean, Espainiar Gobernuko ministroak. Hasi zen izenak botatzen: “José María Aznar, Dolores Cospedal, Rodrigo Rato, Artur Mas padre, Josu Jon Imaz, Narcís Serra, Miguel Boyer, Isabel Tocino, Ana Birulés eta Ángel Acebes”, baina azken izen hau entzun orduko Villalobos andereak moztu egin zuen. Ez zitzaizkion entzundakoak gustatu antza denez.
Hitzez hitz honakoa esan zion: “el Reglamento del Congreso no permite palabras o conceptos ofensivos al decoro de la Cámara o alguna persona o institución del Estado”, eta mesedez “gauza erasokor” horiek uzteko. “No le voy a consentir que siga por esa línea, utilice otros argumentos usted que es un buen orador”.
Cuadra: “Obedituko zaitut, zer erremedio.”
Hau ez da izan Villalobos eta Cuadran izandako lehen borroka dialektikoa. Ikusi bideoa.
Lotsa sentiarazten didate bataren zein bestearen jarrerek…
Zer gauza ederra ekidistantzia, Marina…
Ez dut bideoa ikusi, baina testuak dioena irakurrita, lotsagarria iruditzen al zaizu New York Times-ek argitaraturiko datutxo eta izentxo batzuen berri ematea? Kontxo, hori bai dela lotsatia izatea, Marina.
Ez dakit nik izen horiek nondik atereak izanen diren, NYTek ez baitu orain arte izen bakar bat ere argitaratu, Emilio Botinena izan ezik.
.
Vicenç Navarrok artikulu bat argitaratu zuen , batez ere NYTek Botini buruz egindako erreportaia haiek aipatuz. Interneten barna artikulu horren bertsio faltsu bat zabaldu da, honako parrafo honekin:
.
“Entre ellos había nada menos que 569 españoles, incluyendo a Emilio Botín y su familia, con grandes nombres de la vida política y empresarial (entre ellos, por cierto, el padre del President de la Generalitat, el Sr. Artur Mas; José María Aznar; Dolores Cospedal; Rodrigo Rato; Narcís Serra; Eduardo Zaplana; Miguel Boyer; José Folgado; Carlos Solchaga; Josep Piqué; Rafael Arias-Salgado; Pío Cabanillas; Isabel Tocino; Jordi Sevilla; Josu Jon Imaz; José María Michavila; Juan Miguel Villar Mir; Anna Birulés; Abel Matutes; Julián García Vargas; Ángel Acebes; Eduardo Serra; Marcelino Oreja…)”.
.
Hori dela eta, Navarrok berak honako ohar hauxe atera behar izan du: “Ha llegado a la atención del blog del profesor Navarro que se está distribuyendo ampliamente en Facebook y Twitter un artículo que publicó en la revista Sistema (”La banca, el fraude fiscal y el New York Times”, 21.10.11) que ha sido modificado sin la autorización del profesor Navarro, incluyendo información errónea y maliciosa sobre personas y figuras del mundo político, financiero y empresarial que no aparecen en el artículo original. Se ruega a los lectores de este blog, conscientes de esta situación, que se movilicen para denunciarlo. Adjuntamos el artículo original sin tales manipulaciones”.
.
Dirudienez, Sabino Cuadrak zerrenda horretatik atera ditu izen batzuk, izan ere, parrafo apokrifo horretan ageri ez den izenik ez du aipatzen…
Lehengo egunean, irratia espaniar “aditu” batean entzun nuen zera: Christinne Lagarde FMIko lendakari andereak aurreratu omen zizkiola Greziako Gobernuari orain kaleratu diren izen horiek eta gehio. Eta baita antzeko zerrenda bat Espainiako Gobernuari ere, diru ebaditzaileen izenak emanez.
Beraz, hori horrela bada, Botin baino jende gehio izanen zen, ez?
Horixe jende dexente gehiago badagoela, Botin familiaz gainera. Jende kopuruaren datua bai, NYTetik aterea da: bankuko langile horri esker jakin da zerga-saihesleen artean 569 espainiar herritar daudela. Hori argitaratua eta aitortua dago, eta Espainiako Ogasunak badaki nortzuk diren.
Sabinok darabilen izen zerrenda, ordea, nik dakidanagatik ez da inon argitaratu. Informazio iturri bakartzat parrafo bat dago, Navarroren artikulu baten barruan tartekatua Interneten dabilena, eta faltsua dela frogatu da. Begi bistan dago Cuadrak izenak parrafo horretatik atera dituela.
nik ez dakit 569 eo 10000 garren dauden oiek. ez eta nondik atera dituen izenok. baña 3 edo lau minutu hitzeiteko denbora euki ta kotxina ori denbora guztian abisatzen eotia zenbat fanta zaion ba,….ez diola uzten izketan coño.
Maialen ze lotsatzen hau cuadranak? esplikaian
pd: kongresua naiko utsa dago ezta?
Lagarde zerrendari dagokionez Mikel Aramendik artikulu bat argitaratu du gaur Garan.
.
Zerrenda eskuratu zuen Herve Falciani eta argitaratu zuen Greziako kazetaria Kostas Vaxevanis kartzelan daude «pribatutasuna babesten duten legeak» urratzeagatik.
.
“…Munduko zerga iruzurgile nagusiek, elkar hartuta, paradisu fiskaletan duten bizimodu dohatsua betiko izan dadin edo, beren diru-kontuen sua lapurtzera ausartzen den edozein Prometeo Kazbek mendiko harkaitzari lotuta ipini eta haren erraiak piztien bazka izan behar dutela deliberatu dute. Paradisuetan bizitzearen poderioz, jainko direla sinetsi dute…”
.
“Herra diote jainkoek Prometeori”
Hankasartzea aitortu dute.
.
“Zuzenketa: Amairruek barkamena eskatzen du manipulatutako testu bat erabiltzeagatik”.
[…] Villalobosi ez zaizkio Sabino Cuadraren hitzak gustatzen […]