Anoeta eta San Mames berriak diru publikoarekin ordaintzearen alde zaude?

Anoeta eta San Mames berriakKrisi ekonomikoa dela eta murrizketek sektore guztiak jo dituztenean azpiegitura handien denbora agortzear zela uste genuen. Ez da horrela; ez behintzat euskal futbol taldeentzako. Gaur da eguna Euskal Herriko bi futbol talde, Erreala eta Athletic, estadio berria dutela eraikitzear. Bilboko Athletic-en San Mames Barria itxura hartzen ari da lanak hasi eta bi urteren ostean, 280 milioi euro eskuratu eta gero. Errealaren Anoeta berrituak, ostera, 62,5 milioi euroren bilaketari ekingo dio udalaren baimena jaso ostean. Halere, hilabeteak itxaron beharko ditu. Aurrekontu publikoetako zentimo bakoitza ere egoki gastatzea lehentasuntzat jarri den garaian, bitxia da futbol estadioetan ehunka milioiko inbertsioak aurreikustea.

San Mames Barria

Eusko Jaurlaritzak 55 milioi euro inbertitu ditu estadioan, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Kutxabank-ek bezain beste. Bilboko Udalak 11 milioi euro eskaini ditu lanak egiteko. Inbertsioak nahikoa jende asaldatu du, halako tamaina hartu du eztabaidak Patxi Lopez lehendakariak berak ere Athletic-i “ahalegin handiagoa” eskatu berri diola. Izan ere, Javi Martinezen fitxaketaren ondorioz 40 milioi euro poltsikoratu ditu Bilboko futbol taldeak.

Anoeta

20 urte beteko ditu datorren urtean Anoeta estadioak. Ez da estadio zaharra, ezta gutxiagorik ere (Beharrezkoa al da Anoeta berria?; Diario Vasco). Halere, “proiektu estrategiko” gisa saldu du Real Sociedadeko presidenteak obra berria. Alferrik galdu den atletismo pista desegingo dute, baita 40.000 zalerentzako lekua egin ere (gaur baino 12.000 gehiago). Eraberritzeko planak Donostiako Udaleko alderdi politiko guztien babesa izan du. Egia da udalak uko egin diola estadioko lanak ordaintzeari. Nork ordainduko ditu proiektuak aurreikusten dituen 62,5 milioi euroak? Kutxabankek? Klubak? Gipuzkoako Foru Aldundiak? Eusko Jaurlaritzak? Arrazoiz eskatuko dio Errealak Eusko Jaurlaritzako jabe berriari estadioan dirua jartzeko, San Mamesen egin dutela argudiatuz.

Anoeta eta San Mames berriak diru publikoarekin ordaintzearen alde zaude?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

27 pentsamendu “Anoeta eta San Mames berriak diru publikoarekin ordaintzearen alde zaude?”-ri buruz

  • Egoerak ezin dira konparatu.
    San Mamesen talde pribatu baten jabetza da eta izango da.
    Anoeta, aldiz, jabetza publikoa da eta izaten jarraituko du. Eta ikusteko dago zenbat diru jarriko duten Anoetan, San Mamesen barra-barra jarri dutenean. Udalak behintzat ya esan du EZ duela euro bakarra jarriko.

    • Ez jabetza partekatua izango da. Athleticek berea den zelaia usten du eta lur ohiek unibertsitateak egiteko erabiliko dira. Erabilera publikoak ere izango ditu; diru kontuak gaizki daude jarrita

      • Ez, jabetza Athleticena izango da. Espazio-erabilera batzuk (oso txikiak) iznago dira publikoak. Baina jabetza klub pribatuarena izango da.

  • Iban Tustan 2012-09-17 15:08

    San Mames bai, eta nire txalet berriya ere bai. Diru publikua barra-barra Euzkadi altxatzeko! Ah, eta etdxerainoko lotura nahi diat AHTrekin, horrela lanera azkarrago ailegatuko naiz eta ekonomian hazkundea probokatuko det.

  • Anoetakoobrak egiteko ez da diru publikorik erabiliko, ala agindu dute, behintzat.

    • Baina erabili dira eta gainera kondizio batzuekin. Orain kondizio haiek asteko eskatzen da. Nire ustez hori dirua gehiago ematea bezalakoa da. Espekulazio inmobiliarioa erabiliko da, eta lehen jarritako kondizioei beste aldera begiratuz

      • Nola ez da ba erabiliko diru publikoa eraikin publiko bat egiteko/konpontzeko?. Estadioa publikoa da, eta Realak (estadioa egiteko diru bat ordaintzeaz gainera) alokairua ordaintzen dio udalari urte hauetan estadioa erabiltzeagatik.

        Egingo (omen) den erreformarako, udalak esan du ez duela sosik jarriko, Realak bilatu behar du finantzaketa, eta BETIERE estadioak udalarena izaten jarraituko du.

        • Esan duten Arabera dorre berriak eraikitzen dituztenak obra ordainduko dute eta epe bat izango dute dorre hoiei etekinak ateratzeko. Lurrak jada daude han, ez dituzte beste lur batzuk jarriko, ez da dirua jartzea bezalakoa eta minitzipala izaten jarraituko du.

          • Suposatzen dut orduan munizipalak direla, nik dakidala lurrek dirua balio dute; beraz dirua dira. Espekulazio polita.

          • http://www.sentimientotxuriurdin.com/2012/09/luz-verde-para-el-nuevo-anoeta.html
            Arrazoia zenuten udalak ez du dirua jarriko baina dirua eskatuko diote Eusko jaularitza eta diputazioar,i hori ez zait ondo iruditzen nahiz eta San Mames Barria egiteko baino askoz gutxigo izan.
            Donostiako Udalada da dirua jarriko ez duena eta zelaiarekin gelditzen da, eta zelaiari errentagarritasun bat atera diezaiokete.. Donostiarako negozio ona baina ez nago ados jaularitza eta diputazioa dirua jartzearekin, nahiz eta gero onura gehio eman, horretarako diru horrekin enpresak muntatu daitezke onura gehio sortuz.

  • http://www.sanmames.org/datosnsm.htm
    Ez dut gogorik inuzentekerietan ibiltzeko, hemen oso ondo azalduta dago eta nik diodana dio. Beraz….
    Anoeta ordaindu zen eta orain firmatu zena hasten da, atletismoa behintzat. Espekulazioa noren lurretan egiten den ikusi beharko da. Niri bost, bi kasuetan ikusten diru publikoa erabili edo erabiltzen dela. Ez duenak ikusten… Badirudi norberarenarena oso garbia dela, nik ez dut horretan jokatuko.
    Irakurri nahi duenak hor ditu datuak

    • Bietan diru publikoa erabiltzen da baina San Mames Athetic-ena izango da izugarrizko dirutza publikoa erabiliz, eta Anoeta munitzipala izango da eta eskatuko duten diru publikoa San Mames egiteko jarriko den %20 eskatuko dute (beste gauza da zer emango dieten) . Diferentzia haundia ikusten diot gauzari, eta ez nago ados diru publikoa horretarako erabiltzearekin. Bi kasuetan.

      • Ni ere ez nago alde diru publikoarekin; hori bakarrik faltako zen erremodelazioan diru gehiago jartzea san mamesen baino; gastatu zen lehen; batu biak. Atera pertsonako kostatzen dena. Nola da posible udalen lurretatik ateratzen den mozkinak errealera joatea eta ez udalera. Arraroa ez hurrengoa, gero ez dela dirurik jartzen. Hori dirua emateko beste era ez zuzen bat da, zergatik ez Balzolari?.
        Kontutan baita san mames noiz hasi zen eta anoeta noiz hasi nahi den, gainera inongo beharrik gabe, estetikoa da gauza.
        Jarri dudan linkan ikusi baduzu eraikinaren propietatea nola banatuko den. Athletickek dirua jarriko du eta sozio izango da bere portzentaia 100 urtez behintzat eta besteak berdin. Kostua 150-tik beherakoa izango da. Nik uste hobe dela zerbait jartzea ezer baino; errealak ez du jarriko.
        Ez gaitezen norberean defenditzearen errorean jausi, Anoetak eta san Mamesek antz asko dute; futbol zelai gehienak bezala batzuek A) eta besteak B); baina gauza berdina.
        Anoetan hasierako kondizioak aldatzeko eskatuko da, horren truke lortu zuten dirua. San Mames hasieratik sinatu dena jarraituko da, graziosoa izango litzateke Athletickek 20 urte barru esango baluke ” ez dut polikiroldegia nahi, nik ordainduko dut aldatzea. Ados?

        • Baina lasai guztiak anoetarena ez da egingo, Burbuila apurtu zen. Bide batez diputazioa etab libre geratuko dira eta klubei dirua ez diela ematen esan ahalko dute

          • Azala behar da, gero, “burbuila apurtu da” esateko. Burbuila ondo apurtua zegoen Patxi Lopezen Jaurlaritzak 50 milioiko aportazioa ematea erabaki zuenean. Gehi 50 Diputazioak, Gehi 11 udalak. GUZTIRA 111 MILIOI publiko San Mamesentzat (aparte utziko ditugu BBKren 50 milioiak). Zati batean behintzat klub pribatu batena izanik.

            Anoetaren aurrekontua GUZTIRA 62 milioikoa da. Gehienez erdia jarriko du administrazioak, udalak ezer ez, guztiz publikoa den jabetza batentzat. Eta atletismoa aipatu duzunez, miniestadioa atletismorako handitzeko finantzaketa Realak bilatu behar du, 62 milioi horien BARRUAN.

            Esplotazioa eta espekulazioa berdinak dira bi kasuetan, jabetzaren desberdintasunarekin.

            Hor dituzu zifrak, azala behar da bi egoerak konparatzeko, eta norberea defendatzeko errorean ez erortzeko eskatzeko.

  • Idaztekotan nengoen, baina inozoei kasurik ere ez. Azaldu dut dena, burbuilarena ez ezik. Athletic eta burbuilak ez dute zer ikusirik. Itsu egon behar da, ez ikusteko gauza berdina direla, niri grazia ematen dit.

  • Zifrak esaten die, propaganda elektoralari batzuek dena sinesteko erraztasuna ez dute ez gutxi. nik ez dut gezurrik esan, datu okerrak beste batzuek eman dituzte. Gezurren bat badago esan, uyy ez dago. Ze gaiztoak etxondoak. Diru guztia publikoa izango da, lehen esan bezala A eran edo B eran athletic jarritakoa ez ezik. Inon lurrekin negozioa egiten usten duena eta mozkinak norberetzako diren norbait ezagutzen baduzue esan, udalak hori egingo baitu. Bere benefizioak errealarentzat.

  • Batzuen arabera udalak ez du ordainduko, beraz Bilbokoak ere ez. Zerga ez ditu kobratuko eta Diputazioak ere ez osorik lurrekin ordaintzen du, ahhh ez lurrak han daude. Graziosoa

    • Udalak ez du euro bakar bat jarriko, hori horrela da, zerbait eraikiko diote bere lurretan eta lurrekin eta eraikinekin gelditzen da, Athletic ordez berak kudeatuko du eta geldituko da San Mames ematen dituen etekinekin 500 mila euro urtean ordaintzen.
      Hau da San Mamesen kontzertu bat eginen bada Athelitc-ena da dirua, beste kasuan ez, eta bata eta bestea kostatzen duten artean diferentzia haundia dago. Eta ez zaizkit ondo iruditzen biak Eusko Jaularitzek edo diputazioak dirua jarri behar badute.

      Donostiako Udalak dirua jarri barik estadio berria izango luke baita beste gauz gehio ere. Bilbokoa aldiz zinatu denarekin Athelitc-ek eramango ditu onura gehienak.

      • Ahh udalari oparituko diote eta 60 miloi aterako dituzte, nola? Zerbait oparitzen baduzu galdu egiten duzu, ez irabazi. Urteak itxiko dira edota saldu egingo dira, pisuak badira salgai, beraz ez da udalarentzako geldituko, hori ez dut ulertzen. Edo errentan aterako dituzte
        Zergatik ez du egiten udalak hain ona bada, 60 miloi irabaziko lituzke eta gero berarekin geldituko litzateke, berdin berdin. 60 miloi irabazte usteari 60 galtzea esaten Zaio, opari moduan. Atera dezatela konkurtsora, ez bestei ezin zaie oparitu, errealari soilik. Zertarako nahi du udalak 10 mila pertsona gehiagontzako errealarentzako ez bada? Estadioak futbolerako dira beste gauzekin kamuflatuta ere.

      • San Mames kudeatzea miloi erdi truke baliteke txoilo izatea, ez dakit zenbat balioko lukeen beste empresa azpi-kontratatu batek kudeatzea konkurtsoan irten beharko luke. Errealarenak ere bai, agian dorreak egiteko beste enpresa batek dirua emango lioke udaletxeari; orain errealera doa guztia. Ez diot nik udalari inongo interesik ikusten zelaiaren konpontzean, zertarako nahi du berak. eman diezaiela ateratzen duten dirua. Azken finean errealaren bidez ordainduko da, baina udaletxearena izango litxatekeenez sakonean berak ordaintzea da.
        Zuk egizu negozioa nire kontura eta geldituko naiz ni obrarekin; noski ondoren zuk erabiliko duzu niri ez dit balio eta, mesede modura egiten dizut. Non gelditzen da dirua publikoaren erabileraren oposizioa? Era ez zuzenean ordaintzen dute, dirua ez da pasako bere eskuetatik baina… dirua galdu egingo dute estadioko inbertsioan.

  • BBK: 50 milioi € s.
    Eusko Jaurlaritza: 50 milioi € s
    Bizkaiko Foru Aldundia: 50 milioi euro (17 milioi lur balioa).
    Athletic Club: 33 milioi € s (+ 17 milioi lur balio)=50
    Bilboko Udala: 11 milioi € s (lizentziaren baliokideak kostuaren % 10).
    klubak urteko kuota ordaindu beharko du (500.000 euro)
    Sozietatearen erabakitzeko 9 pertsona
    Athletic Club de Bilbao: 2
    Bizkaiko Foru Aldundia: 2
    BBK: 2
    Eusko Jaurlaritza: 2
    Bilboko Udala: 1
    Kostua: 173 miloi ken 30 miloi gutxiago konpetentziarengatik: 143 miloi.
    Atletismo Moduloa:12 zabalera eta 112 metro luzera, 60 metroko pista zuzena.
    Kirol Berrikuntza Zentroa
    Euskal Osasun eta Kirol Zentroa
    Udal Kirol polikiroldegia

  • Anoeta 40 miloi inguru konplexu osoa, 20 estadioa lur gabe; 1993-an inauguratua. 20 urte inguru, IPC %3 esaten da gutxi gora behera. Zenbat dira orain? 40+20: 60 miloi oraingoak +60 egingo balitz: 120 komplexu osoa. Estadioa bera 20; oraingoak 34. Betebeharrak atletismoa, orain ez da kunplituko.
    Beno 34 miloi lur barik, errestaurazio barik.
    San mames lur barik 153-33: 120miloi
    Anoeta lur barik 34 miloi + oraingo dirua publikotik etorria dudarik gabe +62: 96 miloi
    Anoeta konplexu osoa: 120 oraingoarekin.

    • ez dut ezer ulertzen anoetari buruz diozuna. Ingenieria kontable arraroa egiten duzu, balioen kontura.

      Anoetako proiektuak (atletismo estadioa barne) 62 milioi kostatzen du. Diru horrekin futbol zelai bat + atletismo estadio bat eratuko dira.

      Administrazioek ez dute 31 baino jarriko, 15,5 inguru jar lezake Kutxak, beste 15,5ak Realak jarriko ditu. Proportzioan Athleticek baino gehiago.

      Ordainean, jabetzan Realak %0, publikoa guztia. Athleticentzat jabetzaren % 23,5.

      Lehen esan bezala, ez errepikatu atletismoarena ez dela betetzen, gezurra dela esana zaizulehen. Miniestadioa berregituratuko da proiektu orokorrean.

    • Eta atletismo estadioak neurri olinpikoak izango ditu. Horretaz aparte, estadioan beste hainbat eremu publiko ezarriko dira, orain dauden Kirol Etxea, Federazio territorialak, Kultur etxea eta abarrez gainera.

  • Anoeta eraikitzeko atletismo pista zen baldintza; anoetan bertan ez alboan. Orain agur baldintzei.
    Anoetaren kostua izango da lehen kostatu zena eta orain kostatuko litzatekeena ez da hain saila ulertzeko. Dirua urteekin balioa galtzen doala ere ez da misterio eta duela 20 urteko diruak ez duela berdina balio oinarrizko ekonomian ematen da. Azkenean emaitzak erraz kalkulatzen dira, nahiz eta nik beheranzkoan kalkulatu ditudan. Kalkuluak hor daude. Gezurrak beste batzuek bota dituzte; Athleticena izango dela, askoz garestiago irtengo duela, ez dela diru publikorik anoetako proiektua etabetab

  • Agur baldintzei? Joe, lehen San Mames athleticena zen, eta orain baldintzak aldatu dira, diru publikoz zelai berria egingo baita.
    Dena dela, Anoetan pista olinpiko bat izango da 5.000 ikuslerentzat. Baldintza sobera betetzen da. Eta, baldintzak aipatzen hasita, zergatik ez du atletismoaren baldintza hori Jaurlaritzak jartzen San Mames Barrirako eta bai Anoeterako? Baldintza desorekatu bat planteatzen bazait a priori… zertan eztabaidatu ezer gehiago.

    Anoetako kostuen datuak ez ditut argi ikusten. Dena dela, ingenieria kontable horretan ez dut inon ikusten izan Realak garai hartako 500 milioi jarri zituela estadioa egiteko (kostuaren % 16 inguru, jabetzan %0 izateko).

    Bestalde, nik uste inork ez duela hemen ukatu inoiz anoetan diru publikoa jarriko denik. Udalak ez duela jarriko, Bilbon ez bezala, esan da bakarrik. Eta athleticek jabetza izango duela (zati batean), eta Realak batere ez. Eta proportzioan, hala ere, diru gehiago jarriko duela Realak.