Sinestu behar dugu
Gure herriko munizipalek gero eta polizia nazional jite handiagoa dute, herritar asko lanik gabe geratzen ari da, txosnak kendu nahi dituzte politika egiten duten akusaziopean eta Batzoki berria San Pelaiotarako inauguratuko dute baimenak nahierara erabilita, emakumeak asasinatzea salatzeko Herriko tabernako eta gaztetxeko jendea soilik kontzentratzen da eta zinegotzi burusoila udaletxeko lehiotik egoten da begira Winstonak erretzen, jendeak badaki “periodikoa” fatxa dela baina Diario Vasco aukeratzen du eta espainolez irakurtzen…
Indiferentziak jota gaude gaiso. Eta indiferente izaten segiko dugu goseak behartuta, pentsioak kobratu ezinik eta hipoteka ordaindu ezinik kalera protestan atera beharko dugun arte. Baina orduan (ere) milaka polizia eta kamara izango ditugu zain eta telebistatik (eta periodikotik, klaro) hiritar txintxoak izateko eskatuko zaigu, protestak modu baketsun egiteko eta bla!
Orduan bakarrik ohartuko dira batzuk aterabiderik gabeko kartzela batean gaudela preso.