Baserri Eguna

Portada

Maiatzak 27an ospatuko dugun festa honetan, baserritarrei omenaldia, bertsolariak, haurrentzako tailerra, “Oihanetik itsasora”. Maribeltz batelaren erakusketa azalpenekin, herri bazkaria eta kontzertua izango ditugu. Egun horretan Igartubeiti Baserri Museora hurbiltzen zareten guztiok 4 izarretako Iriarte Jauregi Hotelean gau bateko zozketan parte hartzeko aukera izango duzue.

12:00

Juan Zufiriari omenaldia. Arreskua eta oroigarri banaketa

Baserria eta itsasoa tailerra 5etik 12 urte bitartekoentzat. Baserriaren mundua eta itsas kultura material eta objektuen bitartez.

12:30

Bertso saioa. Jon Maia eta Nerea Elustondo

13:00

Oihanetik itsasora. Maribeltz batelaren erakusketa azalpenekin. Jon Maiak oihangintzak eta zuraren lanak itsasontziak egiteko izan duen garrantziaz kontakizuna eskainiko du. Albaola elkartearen lankidetzarekin.

14:00

Herri bazkaria, menuaren prezioa: 3 €
Oilasko erreak. Lumagorri
Gazta pintxoak. Berroeta
Txoixo egosi pintxoak. Basatxerri
Tolosako teila eta zigarrotxoak. Gorrotxategi
Kafea
Sagardoa, sagar zukuaren prezioa: 1,5 €

15:30

Juan Mari Beltranen kontzertua. Euskal Herri Musika eta soinu tresnak. Txanbela, arrabira-rabela, xirolarrua, zarrabetea, tronpa, txalaparta, alboka, dulzaina, txistu-danbolina, xirula-ttunttuna, txilibituak.

Oharra: Autobus zerbitzu jarraitua doan. Igartubeitiko parkina batelaren erakusketarako beharko denez, ezingo da erabili. Doako autobus zerbitzu jarraitua eskainiko dugu Santa Lutziko industriagunetik Igartubeitira.

Baserri egunean Igartubeiti Baserri Museora hurbiltzen zareten guztiok 4 izarretako Iriarte Jauregi Hotelean gau bateko zozketan parte hartzeko aukera izango duzue. 

Ekitaldi hau ondorengo babesle eta laguntzaileei esker antolatu dugu:

Landa ingurunearen Garapenerako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia

Ezkio-Itsasoko Udala

Yartu Kultur Elkartea

Irrintzi Dantza Taldea

Iriarte Jauregia Hotela

Euskal baserriko oilaskoa. Eusko Label

Basatxerri

Berroeta

Lanku

Gorrotxategi